Greziar mitologian, Leukotoe, printzesa hilkor bat zen, Orkamoren alaba eta Klitiaren ahizpa. Helios jainkoak liluratu zuen, nor Leukotoeren ama zen Eurinome bezala mozorrotu zen, Leukotoeren gelara sartu ahal izateko. Klitia, bere ahizpagatik jeloskor, honek Helios berarentzako bakarrik nahi zuelako, Orkamori egia kontatu zion, bere ahizparen sekretuak eta konfidantza tradituz. Haserre bizian, Orkamok, Leukotoe bizirik lurperatua izan zedila agindu zuen. Helios, Leukotoe berpizten saiatu zen, baina ezin izan zuen, eta, beraz, intsentsu landare bihurtu zuen. Klitia ere utzi zuen, honen traizioagatik mindurik, eta hau, desesperaturik, bederatzi egun jan gabe eman zituen, soilik Helios zerutik pasatzen ikusiz, ekilore bihurtu zen arte.

Leukotoe
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaOrkamo
AmaEurynome (en) Itzuli
Bikotekidea(k)Helios

Leukotoe, Higinoren arabera, nereida baten izena ere bada, baita Leukotearen aldaera bat ere, honekin nahastu behar ez delarik.


Kanpo estekak aldatu