Letamendi baserria

eraikitako euskal ondare nabaria Beasainen
Letamendi
Letamendi
Ikuspegia
Kokalekua
Lurraldea Gipuzkoa
Udalerria Beasain
Lua errorea:Modulu:Kokapen_mapa:539: "ES-SS

<-- Kokapen mapa -->" ez da baliozko izena kokapen maparen definiziorako.

Ezaugarriak
Oinplanoa 24 m x 17,50 m
Katalogatua
Eusko Jaurlaritza 2007ko urtarrilaren 30a

Letamendi Beasaingo baserria da, XVII. mendekoa,[1] herrigunearen gaineko muino batean kokatua, Beasainmendi auzoko beheko aldean.

2007ko urtarrilaren 30an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, sailkatutako kultura ondasuna.

Ezaugarriak aldatu

Oinplano laukizuzena du, 24 m x 17,50 m-koa. Bi solairu eta ganbara ditu, harlangaitzezko hormak, harlanduzko eskantzuekin, zeinak lehenengo solairuraino iristen baitira. Bi isuriko estalkia du.

Fatxada nagusia ekialdera begira dago, behe-solairuan bi leiho harlanduz inguratuak ditu, eta erantsitako terraza batek estaltzen du erdialdea alde honetan. Lehenengo solairuan eta ganbaran zurezko bilbadurak ikus daitezke, bao harlangaitzez beteak eta leiho irekiak dituztenak. Terrazatik zuzenean pasa daiteke lehenengo solairura eta ganbarara ate handi batean zehar. Hegoaldeko fatxadan gaur eguneko sarrera nagusia dago. Behe-solairuan burudun ate zurezko bat dago, bi orrikoa (horietako bat zatitua), burdineria artistikoaz hornitua. Horretaz gainera, hainbat leiho daude; aurrenekoan eta ganbaran beste bost bao daude, zurezko markoez inguratuak. Alde honetako bilbadura harlangaitzez estalia dago. Iparraldeko fatxada oso motza da, desnibelak estutzen duelako, eta ez dauka baorik. Alde honetan eranskin bat dauka, zeinaren estalkia hemengo horma-atalaren luzakina baita. Mendebaldeko fatxada ekialdekoaren antzekoa da, nahiz eta bao gutxiago eduki, eta bertan zegoen baserriko ezkaratza zaharra.

Armadura altxatzen da atal bakarreko 28 zutaberen gainean: horietako 18, perimetro-paretetan bermatzen dira, gainerakoak behe-solairuko bertako zapata edo harroinetatik gora. Horien gainean muntaturik, lehen solairuko habeak daude, estalkiko forjaturainoko beso luze batzuk dituztela. Teilatua petral, gapirio eta goihabeen gainean bermatzen da. Habe eta besoetako mihiztadurak enara-buztan tankerakoak dira. Aipagarriak dira, baita ere, eraikinak dituen oholtzazko horma-atal jatorrizkoak.

Irudiak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Letamendi baserriaren fitxa[Betiko hautsitako esteka], Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Ondarearen Zentroa.

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa