Lesley Sibner

matematikari estatubatuarra

Lesley Sibner (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1934ko abuztuaren 13a - 2013ko irailaren 11) matematikaria izan zen.

Lesley Sibner
Bizitza
JaiotzaNew York1934ko abuztuaren 13a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza2013ko irailaren 11 (79 urte)
Hezkuntza
HeziketaZientzia Matematikoen Courant Institutua
New Yorkeko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaLipman Bers
Cathleen Synge Morawetz (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Ali Arouzi (en) Itzuli
Yoshiyuki Yamamoto (en) Itzuli
Thomas H. Otway (en) Itzuli
Penny Dorothy Smith (en) Itzuli
John T. Masterson (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta antzerki aktorea
Enplegatzailea(k)New York University Tandon School of Engineering (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Matematika Elkartea

Bizitza aldatu

Antzerkian karrera laburra egin ondoren, New Yorkeko Arte Ederretako Udal Eskolako gradua eskuratu zuen 1959an. Geroago zaletu zen matematikarekin, kalkulu-ikastaro batean parte hartu ondoren. Udal Eskolan ikasten ari zen bitartean matematikari batekin ezkondu zen, eta horrela Matematika Zientzietako Courant Institutuan hasi zen ikasten, eta 1964an doktoregoa eskuratu zuen. Stanford Unibertsitatean (l965-l966), Parisko Henri Poincaré Institutuan (1966-1967) eta Radcliffe Collegen (1990-1991) jardun zuen bekadun eta irakasle gisa, baina 1967tik aurrera Brooklyngo Unibertsitate Politeknikoan aritu zen nagusiki.

Lehenengo lan garrantzitsuak ekuazio mistoei buruz egin zituen, eta bere karrera guztian analisian, batez ere ekuazio diferentzial partzialen atalean, nabarmendu zen. Eragin handia izan zuen Sibnerren lanean Michael Atiyah eta Raoul Bott ezagutu izanak Ikerketa Aurreratuen Institutuan ari zen garaian (1971-1972). Geometriako problemak analisiaren bidez ebazten ahalegindu zen, eta ekuazio integraletarako froga bat asmatu zuen. 1980ko hamarralditik aurrera geometrian murgildu zen buru-belarri, eta Yang-Mills eta Yang-Mills-Higgs ekuazioen frogen inguruko lanak egin zituen.

Erreferentziak aldatu