Les invasions barbares
Les invasions barbares 2003ko pelikula franko-kanadarra da, komedia eta drama tartekatzen dituena eta Denys Arcandek idatzita eta zuzenduta. Honek egindako Le Déclin de l'empire américain eta L'Âge des ténèbres pelikulekin batera trilogia osatzen du.
Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria irabazi zuen urte hartan, horrelakorik lortzen lehenengo pelikula kanadar bihurtuta.
Sinopsia aldatu
Trilogiaren aurreko pelikularen pertsonaiak mantenduz, seme-alabak sartzen ditu honetan, quebectar nazionalistak direnak belaunaldi zaharragoko gehienak oraindik sozial-demokratak diren bitartean. Honek emango die anakronismo kutsua euren ezkertiar ideologian, 1960ko hamarkaldiaren "Iraultza Lasaia" atzean geldituta eta azken urteotan herrialdean gertatutako aldaketa politiko eta ekonomikoak kontuan hartuta.
Rémy da pertsonaia nagusia eta minbizi terminalaren aurkako bere borroka ardatz nagusia da. Sébastien semea saiatuko da aitaren azken egun horiek izaten ahalik eta erosoenak, eta azkenean biak bidaiatuko dira Vermont-era (AEB) arreta medikoaren bila.
Hasiera batean Sébastien gogo txarrez joango da Quebec-era Londonetik, non eta finantzetan lan ibilbide arrakastatsua duen (aitaren pentsamolde sozialistaren beste muturrean), Louise aitaren emazte ohiak eskatuta. Quebec-eko osasun sistema publiko gainkargatua ikusita, arreta hobearen bila joango dira. Bitartean, Rémy-ren lagunak eta senideak topatuko dituzte, bisitan ondoan egoteko joaten direnak.
Azken egunetan, basoan daukan etxera joango dira denak, eta eztabaidatuko dute politikaz, filosofiaz eta sexuaz.
Aktoreak aldatu
- Rémy Girard, Rémy
- Stéphane Rousseau, Sébastien
- Dorothée Berryman, Louise
- Louise Portal, Diane
- Marie-Josée Croze, Nathalie
- Marina Hands, Gaëlle
- Dominique Michel, Dominique
- Pierre Curzi, Pierre
- Yves Jacques, Claude
- Isabelle Blais, Sylvaine
- Toni Cecchinato, Alessandro
- Sophie Lorain, lehenengo maitalea
- Mitsou Gélinas, Ghislaine
- Micheline Lanctôt, Carole erizaina
- Johanne-Marie Tremblay, Constance lekaimea
- Roy Dupuis, Gilles Levac (narkotikoen funtzionarioa)
Sariak aldatu
Oscar Sariaz gain, 2004an pelikula, zuzendari eta jatorrizko gidoi onenari César Sariak irabazi zituen.
Canneseko Zinemaldian bestela bi sari eskuratu zituen aurreko urtean, gidoi eta aktoresa onenari (Marie-Josée Croze) emandakoak. 5 Jutra Sari eta 6 Genie ere irabazi zituen, baita beste nazioarteko zinemaldi batzuetako sariak ere (Bangkok, Brasil, Toronto eta Txekian).