Les Temps modernes Frantziako aldizkari politiko, literario eta filosofiko ospetsua da. 1945an sortua, sortzaileak Jean-Paul Sartre eta Simone de Beauvoir izan ziren. Beste argitaletxe artean Gallimardek plazaratu zuen gehien bat.

Les Temps modernes
Motaliteratura-aldizkari, aldizkari zientifiko eta cultural magazine (en) Itzuli
Fitxa teknikoa
Hizkuntzafrantses
ArgitaletxeaÉditions Gallimard, Éditions Gallimard eta Éditions Julliard (en) Itzuli
Historia
SortzaileaJean-Paul Sartre eta Simone de Beauvoir
Identifikadoreak
ISSN0040-3075 eta 2272-9356
gallimard.fr…, gallica.bnf.fr…, cairn.info… eta web.archive.org…

Historia aldatu

Jean-Paul Sartrek eta Simone de Beauvoirrek sortua, 1940-1950 urteetan, aldizkaria ez zen Frantziako Alderdi Komunistatik oso urrun egon; jarrera "kortesiazko kritiketatik laguntasunera" ibiltzen zen.[1] 1955etik aurrera, aldizkariak Aljeriako gerraren aurkako jarrera hartu zuen eta torturaren erabilera salatu zuen. Ondorioz, gobernuak bost aldiz bahituko zuen.[2] Claude Lanzmann aldizkariaren hirugarren zuzendaria izan zen eta hil zenean, 2018ko uztailaren 5ean, abenduan, 700. zenbakia plazaratu zen eta Antoine Gallimardek aldizkariaren amaiera iragarri zuen. zen.[3] Aldizkariaren erredaktore batzordeak ez zuen berria ondo hartu eta erabakiak polemika handi bat eragin zuen.

Zuzendariak aldatu

Erredakzioa aldatu

Jatorrizko zuzendaritza batzordean intelektual hauek zeuden: Raymond Aron, Simone de Beauvoir, Michel Leiris, Maurice Merleau-Ponty, Albert Ollivier, Jean Paulhan eta Jean-Paul Sartre.

1962an, zuzendaritza batzordean izen hauek zeuden: Simone de Beauvoir, de Sartre, Jacques-Laurent Bost, André Gorz, Francis Jeanson, Claude Lanzmann, Bernard Pingaud, Jean-Bertrand Pontalis, Jean Pouillon.

1995ean, batzordean honako hauek ziren: Jean Bourgault, Joseph Cohen, Bernard Cuau, Michel Deguy, Jasmine Getz, Liliane Kandel, Jean Khalfa, Claude Lanzmann, Patrice Maniglier, Jean Pouillon, Robert Redeker, Marc Sagnol, Juliette Simont, Gérard Wormser, Raphael Zagury-Orly.

Argitaletxeak aldatu

Aldizkariaren historian argitaletxea ez da bera izan:

Erreferentziak aldatu

  1. Pascale Goetschel eta Emmanuelle Loyer, Histoire culturelle de la France, de la Belle époque à nos jours, Cursus, Armand Colin, 2014, 4, edizio, 144 or.
  2. [1] Anne Mathieu, «Jean-Paul Sartre et la guerre d’Algérie», Le Monde diplomatique, 2004/11/1.
  3. https://www.lemonde.fr/idees/article/2019/05/02/le-but-des-temps-modernes-etait-d-apporter-une-intelligence-globale-du-monde_5457197_3232.html
  4. https://web.archive.org/web/20190705164047/https://www.liberation.fr/auteur/19836-le-comite-de-la-revue
  5. « Revue Les Temps Modernes », gallimard.fr, 2015eko abuztuaren 2ko irakurketa

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu