Les Reines du ring
Les Reines du ring (euskaraz: «ringeko erreginak») 2013ko Jean-Marc Rudnicki frantziar zinema zuzendariaren film komikoa da. WWE Studiosek ekoiztua,[1] Netflixek Contra las cuerdas mexikar telesaila filmean oinarritu zuen.[2]
Les Reines du ring | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2013 |
Izenburua | Les Reines du ring |
Jatorrizko hizkuntza | frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa |
Iraupena | 97 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jean-Marc Rudnicki (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | WWE Studios |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Nord |
Sinopsia
aldatuNordeko herri batean, kriminal izandako ama ezkongabe bat haserre dago nerabezaroan sartzen ari den semeak entzungor egiten duelako, eta nahiago du eskolako lagunen konpainia harena baino. Egoera horretan dagoenez, semeari interesatzen zaion gauza bakarrera jotzea erabaki du, borroka profesionalera. Lan egiten duen supermerkatuko kideekin batera, kirol hau entrenatzen hasiko da, borrokalari profesional bihurtzeko asmoz, semearen arreta eta maitasuna berreskuratzeko.
Aktoreak
aldatu- Marilou Berry: Rose «Rosa Croft»
- Nathalie Baye: Colette «Wonder Colette»
- Audrey Fleurot: Jessica «Calamity Jess»
- Corinne Masiero: Viviane «Kill Biloute»
- André Dussollier: Richard Cœur de Lion
- Isabelle Nanty: Sandrine Pédrono
- Jacques Frantz: Tonio
- Émilie Gavois-Kahn: Evelyne
- CM Punk, The Miz eta Eve Torres: berak
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) WWE. WWE Studios joins «Queens of the Ring». .
- ↑ (Gaztelaniaz) Gómez, Ana. (2023-1-25). ««Contra las Cuerdas» (2023-), la nueva serie en Netflix de Carolina Rivera» martincid.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |