Les Misérables (1998ko filma)
Les Misérables (euskaraz: «Doilorrak»), 1998ko Bille August daniar zinema zuzendariaren film dramatikoa da. Victor Hugo frantziar idazlearen 1862ko izenburu berdineko eleberriaren zinemarako egokitzapena da. Liam Neeson, Geoffrey Rush, Uma Thurman, Claire Danes, Hans Matheson, Reine Brynolfsson eta Peter Vaughan aktoreek antzeztu zuten.
- Artikulu hau 1998ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Les Misérables (argipena)».
Sinopsia
aldatuXIX. mendearen hasiera, Frantzia. Modu anker eta bidegabean, Jean Valjean (Liam Neeson) ogi bat lapurtzeagatik espetxera zigortua izango da. Baina presoak espetxetik ihes egitea lortu eta Vigau herrik txiroan babes hartuko du. Urteen buruan, Valjean alkatea izan eta hiri oparoan bilakatuaraziko du. Bitartean, Javert (Geoffrey Rush) poliziarentzat Valjean atzemateaz obsesionatu eta bizialdi osoan gupidagabe jarraituko du. ,
Aktoreak
aldatu- Liam Neeson: Jean Valjean
- Geoffrey Rush: Javert
- Uma Thurman: Fantine
- Claire Danes: Cosette
- Mimi Newman: Cosette gaztea
- Hans Matheson: Marius Pontmercy
- Jon Kenny eta Gillian Hanna: Thénardier senar-emazteak
- John McGlynn: Carnot
- Kelly Hunter: Victurien andrea
- Shane Hervey: Gavroche
- Lennie James: Enjolras
- Sylvie Koblizkova: Éponine
- Peter Vaughan: Bishop Myriel
- Julian Rhind-Tutt: Bamatabois
- David Birkin: Courfeyrac
- Ben Crompton: Grantier
- Patsy Byrne: Toussaint
- Frank O'Sullivan: Brevet
- Christopher Adamson: Bertin
- Tim Barlow: Lafitte
- Shannon McCormick: Jendarme Ilegorria
- Reine Brynolfsson: Beauvais kapitaina
- Kathleen Byron: Ama Nagusia, moja
- Toby Jones: Atezaina
- Edward Tudor Pole: Lurjabea
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)