Lerrokatze (tipografia)

testuko lerroen kokapena orrialdean, edo testu-zutabean

Maketazioan justifikazioa edo lerrokatzea deitzen zaio testuko lerroen kokapenari.

Testuaren gorputza bi zutabe nagusitan antolatuta dago. Zutabe nagusi horiek (bi aldeetatik) lerrokatuta daude. Ezker-eskuinaldera lerrokatuta daude (lerrokatze osoa). Paragrafoen lehen lerroetan tabulazio koxkak ezarri dira, zuri-gune txikiak.
Testu zentratua edo ardaztua. Zutabe bakarra erdira lerrokatua.

Testuak maketatzerakoan, testuak zutabe bakar batean, bi zutabeetan edo zutabe gehiagotan antola daitezke orrialdeetan.

  • Lerroak, ezkerreko aldetik, orrialdeko ertzaren distantzia berera daudenean, testu hori ezkerraldera lerrokatuta dagoela esaten da.
  • Lerroak, eskuineko aldetik, orrialdeko ertzaren distantzia berera daudenean, testu hori eskuinaldera lerrokatuta dagoela esaten da.
  • Lerroak zentratu egin daitezke, erdiko ardatz baten inguruan simetria gordez, testu hori erdira lerrokatuta dagoela esaten da..
  • Zutabe batean lerro guztiak neurri berekoak direnean, testua (bi aldeetatik) lerrokatze osoa dagoela esaten da. Edo ezker-eskuinalderako lerrokatze dagoela.


IVAP estilo-liburuko gomendioa aldatu

Lau modu daude lerrokatzeko:

  • ezkerraldera,
  • eskuinaldera,
  • erdira eta
  • ezker-eskuinaldera (osoa).

Oro har, IVAPek hiru hauek erabiliko[1] ditu:

  • Ezker-eskuinaldera(osoa): testu guztietan.
  • Eskuinaldera: adibidez, helbideak ofizioetan.
  • Erdira: nahi izanez gero, izenburuetan.

Wikipedia aldatu

 
Euskarazko Wikipediako paragrafo bat, ezkerretara lerrokatuta

Wikipediak, artikulu hau idatzi den garaian, lehenetsita ematen du ezkerraldera lerrokatzeko aukera, baina euskarazko Wikipediaren Estilo Gidan[2] ez da gaia aipatzen, MediaWikiko ezarpenetan ezarrita dagoelako ezkerralderako lerrokatze hori, eta lerrokatze hori modu automatikoan egiten delako.





Erreferentziak aldatu

  1. J. ARAKAMA, A. ARRIETA, J. LOZANO, J. ROBLES & R. URRUTIA; (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea / IVAP): IVAPeko estilo-liburua. (2005), 2009.
  2. Wikipedia:Estilo gida. 2021-01-26 (Noiz kontsultatua: 2021-02-04).

Kanpo estekak aldatu