Ireki menu nagusia

Am izar

Lerro metalikodun izar» orritik birbideratua)

Am izarrak edo lerro metalikodun izarrak euren espektruak zinka, estrontzioa, kobrea, zirkonioa eta barioa bezalako metalentzat (hortik m hizkia) xurgapen lerro indartsu eta sarritan aldakorrak, eta kaltzioa eta/edo eskandioa bezalakoentzat gutxiegitasunak dituzten izarrak dira. Eduki anomalo hauek argia hobeto xurgatzen duten elementuren batzuk azalera bultzatuak izateagatik gertatzen da, beste batzuk, grabitatearen ondorioz hondoratu egiten diren bitartean. Efektu hau soilik errotazio abiadura baxua bada gertatzen da.

Ohi, A motako izarrek azkar biratzen dute, baina Am izar gehienak bi izarren errotazioa itsasaldiaren indarraren ondorioz moteldua izan den sistema bitar baten zati dira.

Lerro metalikodun izarrik ezagunena Sirio da (α Canis Majoris). Ondorengo taulan mota honetako zenbait izar agertzen dira, euren itxurazko magnitudearen arabera sailkatuak.

Izena [Bayer izendapena]]
edo beste izen bat
Itxurazko magnitudea
Sirius α Canis Majoris -1,47
Cástor Ba α Geminorum Ba +2,91
Deneb Algedi Aa δ Capricorni Aa +3,2
Épsilon Serpentis ε Serpentis +3,71
Mizar B ζ Ursae Majoris B +3,95
Alfa Volantis α Volantis +4,00
Acubens A* α Cancri A +4,25
Alkurhah A ξ Cephei A +4,26
Mu Orionis Aa μ Orionis Aa +4,31
Theta1 Crucis θ1 Crucis +4,33
Ípsilon Ophiuchi υ Ophiuchi +4,63
Beta Horologii β Horologii +4,96
Alrisha B α Piscium B +5,23
Tau3 Gruis τ3 Gruis +5,72
24 Ursae Minoris HD 166926 +5,77
WW Aurigae* HD 46052 +5,82

* WW Aurigae eta Acubens A bi osagaiak Am izarrak diren izar bitarrak dira

Ikus, gaineraAldatu