Lerma

Lerma (Burgos)» orritik birbideratua)
Artikulu hau Espainiako Burgosko probintziako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lerma (argipena)».

Lerma Espainiako Burgosko probintziako Arlanza eskualdean dagoen udalerria da. 2017ko datuen arabera 2.596 biztanle zituen 166 km²-ko azaleran. Historikoki oso aberatsa, Lermako Dukea zen Francisco Gómez de Sandoval y Rojas pertsonalitatearekin oso lotuta dago. 2018tik Espainiako Herririk Politenetako bat gisa sailkatuta dago eta, eta izen bereko elkarteko kide da geroztik.[1]

Lerma
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
AlkateaJose María Ignacio Barrasa Moreno (en) Itzuli
Izen ofizialaLerma
Posta kodea09340
INEk ezarritako kodea09194
HerriburuaLerma
Geografia
Koordenatuak42°01′35″N 3°45′20″W / 42.026388888889°N 3.7555555555556°W / 42.026388888889; -3.7555555555556
Map
Azalera166 km²
Altitudea849 m
MugakideakQuintanilla de la Mata, Avellanosa de Muñó, Tordómar, Santa Cecilia, Zael, Villamayor de los Montes, Villalmanzo, Santa Inés, Quintanilla del Agua y Tordueles, Solarana, Pineda Trasmonte, Fontioso, Cilleruelo de Abajo, Torresandino, Villafruela eta Iglesiarrubia
Demografia
Biztanleria2.570 (2024)
alt_left 1.259 (%49) (%49,4) 1.270 alt_right
Dentsitatea15 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
MatrikulaBU
ayuntamientodelerma.es

Udalerria Burgosko probintzian dago, Gaztela eta Leongo autonomia-erkidegoan, Espainian. Iparraldeko autobiaren ondoan dago. Arlanza eskualdekoa da, eta bertako biztanleria nagusia du. Burgosko hiriburutik 39 km-ra dago. Erliebea lurraldea ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duen Arlanza ibaiak balditzatzen du.

Historia

aldatu

Erdi Arotik, Extremadura eta Demanda mendilerroa lotzen dituen Burgosko Errege Abelbidean nahitaezko pasabidea zen herria. Herriaren historia Lermako Dukea zen Francisco Gómez de Sandoval y Rojas pertsonalitatearekin oso lotuta dago. Nolabait Gaztelako Gortearen egoitza izan zen hiriburua Valladolid izan zen garaian (1601ko urtarrilaren 11tik 1606ko martxoaren 4 arte), Filipe III.a Espainiakoaren garaian. Horregatik ere herrian eraikin erlijioso ugari dago.

Frankismo garaian errepresio bortitza ezagutu zen lurraldean. 2006 eta 2007 artean lau hobi komun ireki ziren La Andaya mendian, Lermatik gertu, 90 gorpu baino gehiagorekin, horien artean Aranda de Dueroko alkatea eta bost zinegotzi; indar frankistek hil zituzten 1936ko abuztuan Espainiako gerra zibilean eremua konkistatu zutenean.[2] Lermako Dukearen jauregiaren inguruan kontzentrazio-esparrua antolatu zuten, bestetik.

Turismoari dagokionez, gaur egun, ondoko Covarrubias eta Santo Domingo de Silos herriekin batera, Arlanzaren Triangelua deritzona osatzen du.

Auzoak

aldatu

Lerma honako auzoek osatzen dute:

Auzoak Biztanleria (2000) Biztanleria (2010)[3]
Lerma (herrigunea) 1.795 2.610
Castrillo de Solarana 573 43
Rabé de los Escuderos 16 14
Revilla Cabriada 54 51
Ruyales del Agua 36 31
Santillán del Agua 23 28
Villoviado 21 21

Ondarea

aldatu

Ondarearen ikuspuntutik Lerma oso aberatsa da. Hona hemen monumentu batzuk:[4]

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Biztanleria

aldatu
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.