Leopold eta Rudolf Blaschka

Leopold Blaschka (Český Dub, Bohemia, 1822ko maiatzaren 27a - 1895eko uztailaren 3a) eta haren seme Rudolf Blaschka (Dresden, 1857ko ekainaren 17a - 1939ko maiatzaren 1a) alemaniar eskultoreak izan ziren beiraz egindako itsas animaliengatik eta Harvard Unibertsitateko loreen beirazko eskulturengatik ezagunak.

Leopold eta Rudolf Blaschka
Rudolf, Leopold and Caroline Blaschka in garden.tif
Bizitza
HerrialdeaBohemia
Jarduerak
Lan nabarmenakGlass Flowers (en) Itzuli

BiografiaAldatu

HastapenakAldatu

Jizera mendietan beira, metalak eta harribitxiak lantzeko ohitura handia zegoen eta han zuen jatorria Blaschka familiak[1]. Familiako kideak Venezian, Bohemian eta Alemania osoan zabalduta zeuden ogibide honetan[2].

Leopold gaur egun Txekiar Errepublikari dagokion Český Dub herrian jaio zen eta Liberec hirira joan zen bitxigintza ikastera. Ondoren familiaren lantegira itzuli zen, beirazko apaingarriak eta beirazko begiak ekoiztera. Beirazko begietan espezializatu zen eta zehaztasun handiko lanak egiten hasi zen. 1846an Caroline Zimmermannekin ezkondu zen eta Josef Augustin semea izan zuten baina 1850an kolera izurri batek eraman zituen biak. Hurrengo urtean aita hil zitzaion eta nahigabea gainditzeko inguruko zelaietako landareen irudiak egiten hasi zen[3].

1853an Estatu Batuetara bidaiatu zuen. Bidean haize handirik ez zuten izan eta bidaiak uste baino bi aste gehiago iraun zituen. tarte horretan itsasoko animaliak ikertzen aritu zen Leopold eta marmokek eta abarrek zuten beirazko gardentasunak txunditu zuten gizona[4].

Aurreneko lanakAldatu

 
Marmoken beirazko eskulturak, Genevako Unibertsitatean.

Bohemiara itzuli zenean laborategi osatu bat eraiki zuen familiaren lantegian eta belarren beirazko erreplikak egiteari ekin zion. Rohango Camille printzeak honen berri izan zuen eta 1857an beirazko 100 orkidearen eskultura enkargatu zizkion. 1862an osatu zuen bilduma eta printzeak Pragan erakusketa egin zuen[4]. Ludwig Reichenbach Dresdeneko historia naturaleko museoko zuzendaria zen eta belarren eskulturak ikusita itsasoko animalien eskulturak egin zitzan eskatu zion[5]. Garai hartan alkoholetan gordetzen ziren animalia hauek, baina denbora pasa ondoren kolorea galtzen zuten eta horregatik bururatu zitzaion beirazko erreplika zehatzak egitea. 1863an Leopold Blaschkak hamabi anemona sortu zituen[6].

Ordurako, 1854an Caroline Riegelekin ezkondu zen bigarrengoz eta 1857an Rudolf semea izan zuen. 1864an Rudolfek ikasketa hobeak izan zitzan Dresden hirira aldatu zen familia.

Aita-semeak eta Harvardeko UnibertsitateaAldatu

 
Landareen beirazko erreplikak, Harvard Unibertsitatean.

1880 inguruan Rudolf aitari beiragintzan laguntzen hasi zen eta urte hartan 131 itsas animalia egin zituzten bien artean Bostongo historia naturaleko museorako. Harvard Unibertsitatean irakaslea zen George Lincoln Goodalek ikusi zituenean txundituta gelditu zen eta Harvardeko Museo Botanikorako landareen erreplikak egiteko eskatu zien. Ordurako Blaschkatarren lanak sona handia zuen eta denbora erdia pasatzen zuten landareen erreplikak egiten eta beste erdia itsas animalienak egiten. Ezin zuten ekozipen erritmoa mantendu eta Harvardek jardunaldi osoz loreen eskultura egin zitzaten konbentzitu zituen 10 urtetako kontratua eginez. Urtero 8.800 egiteko konpromisoa hartu zuten orduan[7]. 164 familia taxonomikoa egin zituzten, lore, hosto, fruitu eta sustraiak. Batzuk intsektuek polinizatzen agertzen zuten eta bazeuden gaixotasunak jotako landareak ere.

1895ean Rudolfek Estatu Batuetara bidaiatu zuen eta urte berean aita hil zen. Rudolfek bakarrik jarraitu zuen lanean. XX mendearen hasieran kalitatezko beira lortzeko arazoak zituela ikusita bere beira propioa ekoizten hasi zen. 1938 artean jarraitu zuen Harvardentzako beirazko eskulturak egiten[8].

Blaschkatarren beirazko eskulturak gaur egun munduko museo garratzitsuenetan aurkitzen dira.

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).
  2. Sigwart, Julia D.. (2008). Crystal creatures: context for the Dublin Blaschka Congress. Historical Biology 20.1, 1-10 or..
  3. The Story of Rudolf and Leopold Blaschka. (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).
  4. a b «All About Glass | Corning Museum of Glass» www.cmog.org (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).
  5. (Ingelesez) Leibach, Julie. «A Tale of Two Glassworkers And Their Marine Marvels» Science Friday (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).
  6. «The Blaschka Archive | Corning Museum of Glass» www.cmog.org (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).
  7. «Harvard Mirador Viewer» iiif.lib.harvard.edu (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).
  8. Bohemian maker's retirement completes Harvard glass-flower collection. Life, 24 or..

Kanpo estekakAldatu