Leonard Peltier (1944ko irailaren 12a, Grand Forks, Ipar Dakota) amerindiar ekintzailea, preso politiko ohia eta Amerikar Indiar Mugimeduko kide bat da. Amnistia Internazionala eta beste hainbat nazioarteko erakundeek bere epaiketan zehar egondako irregulartasunak salatu eta behin baino gehiagotan bere preso politiko izaera aldarrikatu dute.[1] 2025eko urtarrilean, ia 50 urte zeraman giltzapeturik, eta orduan aldatu zioten zigorra, etxeko konfinamenduaren truke.

Leonard Peltier

Bizitza
JaiotzaGrand Forks1944ko irailaren 12a (80 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmilitante politikoa eta Presoa
Jasotako sariak

IMDB: nm0671315 Musicbrainz: 1bc102ce-1edf-4599-bff5-825cf3a3e9e0 Edit the value on Wikidata

Hilabete batzuk lehenago Ipar Dakotako sioux lurralde sakratuan uranio eta ikatza topatu eta ondorioz 250 amerindiar erailak izanda, 1975eko Pine Ridge Indiar Erreserbako istiluetan jazotako tiroketa batean ustez FBIko bi kide tiroz hil izana leporatuta, 1977an bi bizialdi osorako espetxe zigor jaso zituen. Aldiz, gaur egun arte 250 amerindiarren erailketarengatik ez dago FBIko inortxo ere espetxeratua edota zigortua ere.

Atxilotu zutenean, Peltier Mugimendu Indiar Amerikarreko (AIM) kide aktiboa zen, eta erakunde hori aurrerapauso handiak ematen ari zen herri indigenak antolatzeko. Lau urte geroago, Informazio Askatasunaren Legean oinarritutako demanda batek Peltierren errugabetasuna frogatzen zuten dokumentuak askatu zituen, baita FBIk COINTELPRO (Inteligentziaren Aurkako Programa) izeneko programa ospetsua erabili izana ere, hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetako asaldura zibilean sortua, disidentetzat jotzen den edozein erakunde desintegratzeko.[2]

AEBtako hainbat pertsona nabarmenek bere askapena eskatu izan dute, tartean Pete Seeger, Michael Moore, Danny Glover, Rubin "Hurricane" Carter, Vivienne Westwood edota Rage Against the Machine eta U2 musika taldeak.

Etxeko konfinamendua

aldatu

2024ko uztailean, baldintzapeko askatasunaren eskaera ukatu zitzaion azken aldiz.[3] 2025eko urtarrilean, ordea, Joe Bidenek azken unean sinatu zuen Leonard Peltier ekintzaile indigenak 1976tik betetzen zuen biziarteko kartzela-zigorraren kommutazioa. Etxeko konfinamenduan beteko du gainerako zigorra.[4]

Argitalpenak

aldatu
  • Arden, Harvey (& Leonard Peltier). Have You Thought of Leonard Peltier Lately? HYT Publishing, 2004. ISBN 0-9754437-0-4.
  • Peltier, Leonard. Prison Writings: My Life Is My Sun Dance. New York, 1999. ISBN 0-312-26380-5.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu