Leon Iruretagoiena
Leon Iruretagoiena Caminos (Irun, 1858 – Mexiko, 1940ko maiatzaren 29a?). Politikari errepublikarra eta Irungo alkatea izan zen. Marie Salles Alberdibe hendaitarrarekin ezkondua zegoen eta Julia Iruretagoienaren aita eta Tomas Meaberen aitaginarreba izan zen. [1]
Leon Iruretagoiena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irun, 1858 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Mexiko Hiria, 1940ko maiatzaren 29a (81/82 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Biografia
aldatuAduanetako agentea, Mª Salles Alberbide hendaiarrarekin ezkondua, politikari errepublikarra izan zen, 1902an Irungo bigarren alkateorde hautatua izan zena. Aktiboki parte hartu zuen urte hartako euskal jaietan[[1]]
1886an Irungo Batzorde Errepublikano Federalistako kide izan zen, eta hurrengo urtean batzorde hartako lehendakari izendatu zuen. eta bi alditan alkatea (1904-1909 eta 1912-1920).
1920ko otsailaren 20an, Frantziako kontsulak Frantziako Gobernuak emandako Ohorezko Legioaren gurutzea ezarri zion, I. Mundu Gerraren egun zailetan emandako zerbitzuak aintzatesteko.
"Agrupación al Servicio de la República" kide izan zen Nicolás Gerendiainekin batera. 1931ko apirilaren 14an udaletxera joan ziren Zentro Errepublikanoko Emilio Zufíarekin eta Talde Sozialistako Aquilino Gutiérrezekin batera, eta bando bat atera zuten azken albisteen berri emateko eta Errepublika aldarrikatzeko.
1932ko apirilaren 14an Irungo Ohorezko Alkate izendatu zuten, eta urte bereko irailaren 14an, Errepublikako presidenteak Irunera egindako bisitaren harira, Niceto Alcalá Zamorak Errepublikaren Ordenaren xingola ezarri zion, garai hartan Estatuko sari handienetako bat.
1935ean Irun utzi zuen arrazoi pertsonalengatik eta Madrilera joan zen bizitzera.
1936ko Gerra Zibila hastearekin batera, Mexikon erbesteratu zen, eta bertan hil zen 1940ko ekainean.
Hilerrian senideekin
aldatu2022an Leon Iruretagoienaren gorpuzkiak Irungo hilerrian lurperatuko zituzten, Mexikoko erbestean hil zeneko laurogeita bigarren urteurrena ospatu baino egun bat lehenago. Itzulera honetan, bere emazte Marie Salles Alberdibe hendaiarraren gorpuzkiak, alaba zaharrenaren (Juana Iruretagoiena) eta suhiaren (Francisco Tomas Renteria) gorpuzkiak ere ekarri ziren. Itzulera hau Diego Tomas Ivancich eta Irungo alkate izandakoaren beste birbiloben ekimena izan zen, bi hamarkada baino gehiagoz.
Familiaren aberriratzea 2016ko abenduan hasi zen, Juliaren gorpuzkiak Mexikotik Madrilera ekarri zituztenean. Leon Meabe semearen gorpuzkiak aurkitu ostean, 2017ko martxoaren 27an atera zituzten hobitik amarenekin batera Derioko hilerrira eraman eta Tomas Meabe Gazteria Sozialisten sortzailearen hilobian lurperatu zituzten 2017ko maiatzaren 28an. Horrela betetzen zen Juliaren azken borondatea: senarraren eta semearen ondoan atseden hartzea. Pablo Iglesias Fundazioaren laguntzarik gabe ezin izango zen desio hori bete[2].
Kale izena
aldatuBere omenez, oinezkoentzako kale batek bere izena darama. San Juan plazatik Jenaro Etxeandia plazaraino doana, Foru kalearen paraleloan.[2]
Izena 1983ko ekainaren 22ko Udal Batzarrean eman zitzaion.
Ikus, baita ere
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ «Cofradia Anaka» www.cofradia-anaka.com (Noiz kontsultatua: 2025-01-25).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) El regreso de los Iruretagoyena : Hamaika Bide Elkartea. (Noiz kontsultatua: 2025-01-25).