Lektinak landareetan eta beste organismotan dagoen glukoproteina da, antigorputza ez dena eta immunitate-sistemak sortzen ez duena. Beste glukoproteina batzuei lotzen zaie zelulen mintzean; zelulen aglutinazioa eta konjugatuen prezipitazioa eragiten ditu.[1] Bere zeregin nagusia errekonozimendu-fenomenoetan dago, bai maila molekularrean, bai zelularrean. Adibidez, bakterio batzuek lektinak erabiltzen dituzte infekzioan organismo ostalariaren zeluletara akoplatzeko.

Hemaglutinina lektinaren alboko ikuspegia.

Ez dira glikoproteinekin nahastu behar: lektinek karbohidratoak erabiltzen dituzte, eta glikoproteinek, berriz, nolabait karbohidratoz osaturik daude. Ez dira nahastu behar lipidoen molekulak diren eta inolako loturarik ez duten lezitinekin.

Lektina ugari landaretatik isolatu dituzte, batez ere lekadunetatik. Dolichos biflorus landarearen hazietan isolatutako lektinak, adibidez, aplikazio medikoak ditu, A1 motako eritrozitoak daudenean intentsitatez erreakzionatzen baitu, A2 motakoetatik bereizteko aukera emanez.[2] [3]

ErreferentziakAldatu

  1. Euskalterm: [Immunologia Hiztegia] [2021]
  2. (Gaztelaniaz) «Lectinas: Obtención, Estructura Química, Propiedades y Aplicaciones Diagnósticas y Farmacológicas» Acta Farm. Bonaerense 6 (1): 35-54..
  3. (Ingelesez) Loris R, Hamelryck T, Bouckaert J, Wyns L. (1998). «Legume lectin structure» (pdf) Biochim. Biophys. Acta 1383 (1): 9–36. PMID 9546043..

Kanpo estekakAldatu