Ireki menu nagusia

Leize (musika taldea)

Leize 1982an Zestoan (Gipuzkoa) sortutako rock taldea da.

Leize
Datuak
Jatorria Zestoa (Gipuzkoa)
Musika mota Rock
Urteak 1982 -
Produkzioa
Diskoetxea(k) Nola, CRS, Oihuka, Produlam Records
Taldekideak
Felix Lasa
Patxi Carrasco
Toño Rodriguez
David Gorospe
Lehengo taldekideak

Toto Waliño
Pedro Rodriguez
Jorge Sanchez
Miguel Obregon
Javier Hoyos
Roberto Moledo
Informazio gehigarria
www.leize.es

HistoriaAldatu

Taldearen sortzaileak Felix Lasa, Patxi Carrasco, Toño Rodriguez eta Toto Waliño izan ziren. Lehen kontzertua 1983an eman zuten Iraetan. Urte berean beren lehen bi maketak ere grabatu zituzten.

Formazio aldaketa baten ondoren (Jorge Sanchez bateria jotzen hasi zen), beraien lehen diska grabatu zuten (Devorando las calles) Donostiako Tsunami estudioetan. Disko hura Nola eta CRS diskoetxeek ekoitzi zuten, eta [1988|1988an]] kaleratu zen. Disko haren kaleratzearekin batera, Espainiar estatu guztian jotzen hasi ziren. Garai berean, Pedro Rodriguezek, Jorge Sanchez ordezkatu zuen baterian. Kide horiek (Felix Lasa, Patxi Carrasco, Toño Rodriguez eta Pedro Rodriguez) izan dira Leizeren osaketa klasikoa.

1989an Buscando... mirando bigarren diskoa kaleratu zuten. 1991ean berriz, Acosandome hirugarren lana argitaratu zuten.

1993an, Loca pasion laugarren diskoa kaleratu zuten. Disko hori kaleratzearekin batera, Patxik eta Toñok taldea utzi zuten, urte askotan jotzen ibili ondoren. Beraien ordez, Miguel Obregon (Gitarra) eta Javier Hoyos sartu ziren taldean eta formazio berriarekin Todo por el suelo kaleratu zuten 1995. urtean. Disko horren aurkezpen birarako, Roberto Moledo elkartu zitzaien, gitarra jotzaile. Bira horren ondorioz, 1997an Esto es lo que hay zuzeneko disko bikoitza grabatu zuten Madrilen. Diska hau kaleratu ostean, taldea desegin egin zen.

Baina 2006an, Felix Lasa, Patxi Carrasco eta Toño Rodriguez berriro elkartu ziren, kasu honetan David Gorospe bateria jotzailearekin batera. Formazio honekin, Solo para ti diskoa grabatu zuten Elkar estudioetan, Jean Phocas teknikariaren laguntzaz.

TaldekideakAldatu

  • Félix Lasa: gitarra eta ahotsa
  • Patxi Carrasco: gitarra
  • Toño Rodríguez: baxua
  • David Gorospe: bateria

Lehenagoko taldekideakAldatu

  • Toto Waliño: bateria
  • Pedro Rodriguez: bateria
  • Jorge Sanchez: bateria
  • Miguel Obregon: gitarra
  • Javier Hoyos: bateria
  • Roberto Moledo: gitarra

DiskoakAldatu

  • Devorando las Calles (1988, Nola-CRS)
  • Buscando Mirando (1989)
  • Aconsándome (1991)
  • Loca Pasión (1993)
  • Todo por el suelo (1995, Oihuka)
  • Esto es lo que hay (1997, Oihuka). CD bikoitza.
  • Solo para ti (2008, Oihuka)
  • Lo que faltaba (2011, autoekoitzia)
  • XXX (2012, Produlam Records), 30. urteurreneko biran Madrilgo Sala Caracol aretoan grabatua
  • Cuando te muerden (2015, Produlam Records)

Kanpo loturakAldatu