Leire Martínez Otxoa
Leire Martínez Otxoa (1979ko ekainaren 22a) Errenteriko pop abeslaria da, Abeslari gisa bereizten duen dohaina erregistro oso altuetako ahotsa izan arren tonu baxuetara ere iristeko gai izatea da.
Leire Martínez Otxoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Leire Martínez Ochoa |
Jaiotza | Donostia, 1979ko ekainaren 22a (45 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, kantugilea, aktorea eta estudioko musikaria |
Kidetza | La Oreja de Van Gogh |
Genero artistikoa | pop musika |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Sony BMG |
leiremartinezweb.es | |
Bizitza
aldatuLeire hiru anai-arreben arteko zaharrena da. Errenterian hazi zen. Jada eskolara zihoan garaian dantza, solfeoa eta biolina jotzea gustatzen zitzaion eta musika ikasketak egin zituen. Batxilergoa amaitu ondoren, EHUn matrikulatu zen, Hezkuntza Fakultatean Magisteritza egiteko Hezkuntza Bereziko Espezialitatean.
Ibilbide profesionala
aldatuBakarlari moduan
aldatu2002an Telecinco telebista katearen Popstars lehiaketaren kastingetan parte hartu zuen baina baina familia arrazoiengatik programa utzi zuen. 2007an, Cuatro telebista katearen Factor X[1] musika lehiaketan sartzea lortu zuen[2], Julieta Venegasen "Me Voy", Vanessa Paradisen "Be My Baby" edo Lisa Stansfielden "All Around The World" bezalako abestiak interpretatuz. Programako finalista izan zen eta seigarren galan kanporatua izan zen.
Abeslari-ibilbideaz gain, Leirek paper labur batzuk egin ditu telesailetan, esatera Disney Channeleko La gira telesailean, bere burua antzezten[3], eta Telecinco kate espainiarreko La duquesa telefilmean Alicia Koplowitz antzezten hainbat kapitulutan[4].
2014an, Leirek David DeMaría abeslari andaluziarrarekin batera Ocho apellidos vascos umorezko film espainiarraren No te marches jamás izeneko abestia[5] interpretatu zuen. Kanta honek jatorrizko abesti onenaren Goya sarien 29. edizioan izendatua izan zen
La Oreja de Van Gogh taldeko abeslari
aldatuAmaia Monterok La Oreja de Van Gogh taldeko abeslari izateari utzi ondore, 2008ko uztailaren 14an taldekideek prentsaurrekoa eman zuten Madrilen Leire abeslari berri gisa aurkezteko[6]. Urte bereko irailaren 2an kaleratu zuten Leire taldeko abeslari gisa zuen lehen diskoa, A las cinco en el Astoria. Lehen singlea, El Último Vals, Los40 irratian estreinatu zen ofizialki[7] eta berehala lehen postutan jarri zen. Horrez gain, A las cinco en el Astoria diskoaren salmentengatik platinozko diskoa lortu zuten Espainian eta urrezko diskoa Txilen eta Argentinan.
Jende askok kontrakoa uste bazuen ere, taldearen ospeari eustea lortu du Leirek. Diskoen salmentan eta kontzertuetarako sarreretan ikusten da freskotasuna ekarri ziola taldeari eta disko berriak harrera ona izan zuela zaleen eta publiko orokorraren artean.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Se acuerda de 'Factor X', el programa que descubrió a Angy o Leire Martínez?» El Español 2019-10-05 (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Casting de Factor X - Leire Martinez (27 de Mayo 2007). (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Leire Martínez, de La Oreja de Van Gogh, participa en ”La Gira”» La Información 2012-06-06 (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Leire Martínez (La Oreja de Van Gogh) será Alicia Koplowitz en La duquesa» elconfidencial.com 2010-12-02 (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «"Ocho Apellidos Vascos" te trae el tema original de la película, la canción "No te marches jamás", interpretada por Leire y David de María.» Sony Music España 2014-03-11 (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Oreja de Van Gogh presenta a Leire Martínez como su nueva vocalista» El Norte de Castilla 2008-07-14 (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) LOS40. (2008-08-05). «La Oreja de Van Gogh entra directa con 'El último vals' al top ten de descargas | Música» LOS40 (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).