Leioa Kantika Korala

abesbatza
Leioa kantika korala» orritik birbideratua)

Leioa Kantika Korala abesbatza 2001ean sortu zen Leioako Udal Musika Eskolan Basilio Astulez zuzendariaren ekimenez. 10 eta 17 urte bitarteko 45 bat gaztek osatzen dute, eta guztiek kontserbatorio horretan ikasten dute. Abesbatza honen helburu nagusia gazteak koru-musikaren plazeretara erakartzea da eta haien musika-prestakuntza hobetzen laguntzea[1]. Bi hamarkadatan estilo mota asko landu dira eta errepertorio zabala landu da, musika eskolako irakasleen ustez gazteentzat eta entzuleentzat erakargarri izan daitezkeen musika mota asko gozatuz. Abestearekin batera, batzuetan koreografia batzuk ere landu egin dira.

Leioa Kantika Korala
Datuak
Urteak2001
conservatorioleioa.com…

Koru mistoa izanik ere, abeslari gehienak neskak izan dira hasieratik.

Abesbatzak nazioarteko ibilbidea izan du, eta nazioarteko elkarketa batean edo bestean sariak eraman ditu[2][3].

Erreferentziak aldatu

  1. «Leioa Kantika Korala - Leioa Kantika Korala» conservatorioleioa.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
  2. (Gaztelaniaz) admin. (2017-09-24). «Kantika Korala consigue el premio absoluto al mejor coro en Rimini» leihoa.info (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
  3. «Leioa Kantika Korala - Leioa Kantika Korala» www.conservatorioleioa.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).

Kanpo estekak aldatu