Lehenbizi... etorri ziren

Lehenbizi... etorri ziren, Martin Niemöller (1892–1984) apaiz luteranoaren olerki bat da. Hirugarren Reichean nazien gailentzearen batera Niemöllerren iritziz alemaniar intelektualek agertutako koldarkeria edota bizkar ematea gaitzat du. Denboraren poderioz, jatorriko olerkiak aldaera ugari izan ditu. Olerkiak jazarpen politikoa, erruduntasun sentimendua eta ardura moralaren gaiak ere ukitzen ditu. (Martin Niemöllerren poema hau, behin baino gehiagotan, Bertolt Brecht idazleari egotzi izan zaio).

Ingalaterra Berriko Holokaustoaren Memorialeko olerkiaren grabatua, Boston, Massachusetts.

Poemaren itzulpenaren bertsio asko zabaldu dira[1][2][3].

«

"Lehenbizi komunisten bila etorri ziren, eta ez nuen ezer esan,
ez bainintzen komunista.
Ondoren juduen bila etorri ziren, eta ez nuen ezer esan,
ez bainintzen judu.
Ondoren sindikalisten bila etorri ziren, eta ez nuen ezer esan,
ez bainintzen sindikalista.
Ondoren katolikoen bila etorri ziren, eta ez nuen ezer esan,
ez bainintzen katoliko.
Azkenik nire bila etorri ziren, eta jada ez zegoen nire alde mintzatzeko inor."

»

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Niemöller, origin of famous quotation "First they came for the Communists..."» marcuse.faculty.history.ucsb.edu (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).
  2. (Ingelesez) Holocaust Memorial Day Trust | First They Came – by Pastor Martin Niemoller. (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).
  3. (Ingelesez) «TOP 25 QUOTES by Martin NIEMÖLER» A-Z Quotes (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).


Kanpo estekak aldatu