Leecher

Interneteko testuinguruan horrela deitzen zaio komunitatetik onurak ateratzen duen eta ordainetan ezer gutxi eskaintzen duenari

Informatikan eta, bereziki, Interneteko jargoian, leech(er) izain da, (bizkarroi esateko modu bat), eskuarki, beste batzuen informazioari edo ahaleginari onura ateratzen dion erabiltzailea, baina ez duena inoiz ezer eskaintzen trukean, edo, egitekotan, eskaintza hutsalak egiten dituena, izain ez deitzeko edo. Ingelesetik bere horretan mailegatutako hitza da, (leech: izain) Terminoa aspaldi sortu zen, Interneten hastapenetan, fitxategiak deskargatu eta trukean ezer kargatuko ez zuten erabiltzaileei zirikatzeko. Euskaraz litxer ahoskatzen da.

Interneteko jargoian leecher esaten zaio komunitatetik onurak atera bai baina ordainetan ezer ematen ez duen erabiltzaileari. (Ingelesetik bere horretan mailegatutako hitza; izain).

Testuinguruaren arabera, leeching terminoaren erabilpenak txantxa edo irain zentzua har dezake, askotan Interneteko gunearen netiketaren arabera ulertuko da: ohikoa izaten da, doan ematen dena erruz erabiltzea, eta ohikoa izaten da jasotzen duenak ematen duen komunitateari zentzuzko diru-kopururik inoiz ere ez ematea trukean. Beraz, konnotazio gutxiesgarririk gabe ere erabiltzen da hitza, eta horregatik terminoak, batzuetan, informazio-multzo handiak deskargatzeko aukera eskaintzen dela besterik ez du esan nahi: adibidez, offline reader Leech, the Usenet newsreader NewsLeecher, audioak grabatzeko gunea SoundLeech edo LeechPOP, deskargatzeko baliabidea POP3 posta zerbitzuen bidez.

Izain animali bizkarroiaren esanahia du leech termino horrek, hortik datorkio izena, odola zurrupatu eta gero, oharkabean, odola eman dion animalia uzten ibiltzen den animalia, eskerrak eman gabe. Beste termino batzuk ere erabiltzen dira ingelesez, hala nola "freeloader", 'doan deskargatzen ibili ohi dena', "mooch", 'eskale' eta "sponge", 'belakia', baina "leech(er)", 'izain', termino hau da erabiliena.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu