Lee Isaac Chung (Denver, 1978ko urriaren 19a) estatubatuar zinema zuzendaria eta gidoilaria da. Bere lehen filma, Munyurangabo (2007), Kinyaruanda hizkuntzan egindako lehen filma izan zen eta Cannesko Zinemaldian estreinatu zen.[1] Lucky Life (2010) eta Abigail Harm (2012) luzemetraiak ere zuzendu zituen. Minari (2020) film erdiautobiografikoarekin Epaimahaiaren Sari Nagusia eta Ikusleen Saria eskuratu zituen Sundanceko Zinemaldian.[2] Lan honengatik beste hainbat sari eta izendapen jaso zituen, besteak beste, bi izendapen 93. Oscar Sarietan: Zuzendari onenaren Oscar saria eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria.[3]

Lee Isaac Chung

Bizitza
JaiotzaDenver1978ko urriaren 19a (45 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaYale Unibertsitatea
Utahko Unibertsitatea
Lincoln High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria
KidetzaWriters Guild of America, West (en) Itzuli

IMDB: nm1818032 Allocine: 190139 Allmovie: p517588 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.