Xarma-onddo

Leccinum pseudoscabrum» orritik birbideratua)

Xarma-onddoa (Leccinum carpini edo Leccinum pseudoscabrum) Boletaceae familiako onddoa da. usain nabarmenik ez du eta zapore suabea.[1] Gutxi estimatzen da sukaldean, haragia belztu egiten baita.

Xarma-onddoa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaLeccinellum
Espeziea Leccinellum pseudoscabrum
Mikšík, 2017
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel erdi-esferikoa
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora marroiak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 6 eta 12 cm bitarteko diametrokoa. Lehenik esferikoa, gero ganbila, azkenik ganbil-laua. Gaztetan, hori-oliba kolorea du edo gris-horixka, gris-arretik pasatuz eta, heltzen denean arre-beltzaxkaraino ilunduaz. Azala pikortsu samarra edo zimurtsua izan ohi da, hezea, ez da belusduna, pitzatzeko joera du.

Tutuak: Luzeak, Itsatsiak, kolore zurixka-horixka dute, baina berehala kolore zikin bat hartzen dute, grisaxka.

Poroak: Txikiak, tutuen kolore berekoak, inoiz ez erabat zuriak.

Hanka: Liraina, luzea, 6 eta 13 cm bitarteko luzerakoa, zuntzezkoa, oinarrirantz loditua, luzetara lerrokatutako pikorrez estalita, lehenik zurixkak edo horixkak, gero belztu egiten dira, hondo zurixka nabarmenduz.

Haragia: Biguna kapelarena, haritsua oinarena, ebakitzerakoan zurixka, berehala arrosa-gorrixka kolorekoa bihurtzen da, gero arrosa zikin kolorekoa eta ondoren gris-morea eta oinaren oinarrirantz arbel kolore nabarmenagoa hartzen du. Usain eta zapore atseginak ditu. Formolarekin gorri-laranja kolorekoa bilakatzen da.[2]

Etimologia: Leccinum hitza latinetik dator, arte azpian hazten, esan nahi du.

Jangarritasuna aldatu

Gutxi estimatzen den jangarria, haragia belztu egiten delako.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Leccinum scabrum delakoarekin: honek azal argiagoa du, lehorra da eta belusduna, ebakitzean haragi zuria du, pixkanaka arrosa-izokin zurbil kolorea hartzen joaten da eta oinaren oinarrian urdin zurbila; inoiz ez belztu.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean, hostogalkorren basoetan. Oso arrunta da xarmen (Carpinus betulus) azpian eta gure eskualdean ohikoa da, pago, haritz eta hurritzen azpian.[5]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Itsaso Beltzako eta Kaspiar itsasoko eremua.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 80 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 174 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 541 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 40 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu