Ireki menu nagusia

Leandro Silván López-Almoguera (Madril, Espainia, 1901 - Donostia, Gipuzkoa, 1999) madrildar ingeniaria izan zen, Euskal Herriko zeramikan aditua.

Leandro Silván López-Almoguera
Bizitza
Jaiotza Madril1901
Herrialdea  Espainia
Heriotza Donostia1999 (97/98 urte)
Hezkuntza
Heziketa Grenobleko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak ingeniaria

BiografiaAldatu

Madrilen jaio eta Zaragozan egin zituen zientzietako ikasketak, eta amaitu bezain laster Gipuzkoara heldu zen irakasle. Hortik aurrerako lan guztiak Euskal Herrian egin zituen, zientziaren eta teknikaren historiaren inguruan gehienak.

Ilustrazioari buruzko lan ugari argitaratu zituen, baita Peñafloridako kondearen eta Elhuyar anaien biografiak ere.

Euskal Herriko zeramikan aditua da, eta Cerámica Navarra (1973) eta Cerámica Popular Vasca (1983) lanak osatu zituen. Azken hori da, hain zuzen, orain arte euskal zeramikaren historiaz idatzi den lanik garrantzitsuena.

ErreferentziakAldatu