Leal, solo hay una forma de vivir

Leal, solo hay una forma de vivir Paraguaiko ekintzazko film bat da, Pietro Scappinik eta Rodrigo Salomónek zuzendua eta Andrés Gelós gidoilariak idatzia. Silvio Rodas, Luis Aguirre, Félix Medina, Andrea Quattrocchi, Bruno Sosa, Ana María Imizcoz eta Martín Oviedo ditu protagonista, besteak beste. Paraguaiko HEi Films ekoiztetxearen lehen produkzioa da, Argentinako Fernando Sokolowiczen Arco Libre konpainiarekin elkarlanean ekoitzia. Filmaketak bost aste iraun zuen, 2017ko azaroaren 6an hasiz eta abenduaren 9an amaituz.[1] 2018ko abuztuaren 2an estreinatu zen zinema-aretoetan[2], nahiz eta uztailaren 31n aurreestreinaldia egin zuten Cinemarken.[3]

Leal, solo hay una forma de vivir
Jatorria
Argitaratze-data2018
IzenburuaLeal, solo hay una forma de vivir (The Last Runway)
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaParaguai
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaekintza-filma
Iraupena107 minutu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Pietro Scappini
Rodrigo Salomón


IMDB: tt7606620 Filmaffinity: 646742 Netlix: 81055395Edit the value on Wikidata

2019ko martxoaren 1az geroztik Netflixen dago ikusgai, plataforma honek eskaini duen Paraguaiko lehen filma izanik.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Hei Films anunció el rodaje de Leal, su primer largometraje» La Nación 2017-11-08 (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).
  2. (Gaztelaniaz) «Leal, la película, encabeza top semanal de películas más vistas» La Nación 2018-08-03 (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).
  3. (Gaztelaniaz) «Avant pre­mière de "Leal": cine de acción del más alto nivel» Hoy 2018-08-01 (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).
  4. (Gaztelaniaz) «El estreno de “Leal” en Netflix agitó las redes» La Nación 2019-03-02 (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).

Kanpo estekak aldatu