Amélie (frantsesezko jatorrizko izenburua: Le Fabuleux Destin d'Amélie Poulain, hots, Amélie Poulainen patu zoragarria) 2001eko Jean-Pierre Jeunet frantziar zinema zuzendariaren filma da. 2001eko apirilaren 25ean, Ipar Euskal Herrian eta Frantzian estreinatu zen eta Hego Euskal Herrian, 2001eko urriaren 19an. Filmaren leloa «Berak bizitza aldatuko dizu...» zen (frantsesez: «Elle va te changer la vie...»).

 Amélie
Jatorria
Argitaratze-data2001
IzenburuaLe Fabuleux Destin d'Amélie Poulain
Jatorrizko hizkuntzafrantsesa
Jatorrizko herrialdeaFrantzia eta Alemania
Banatze bideaeskatu ahalako bideo eta theatrical release (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia erromantikoa, film komikoa, film dramatikoa eta magic realist film (en) Itzuli
Iraupena122 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Kolonia, Paris, Montmartre, Porte des Lilas - Cinéma (en) Itzuli eta Gare d'Ermont - Eaubonne (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Jean-Pierre Jeunet
Gidoigilea(k)Jean-Pierre Jeunet
Guillaume Laurant

Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaClaudie Ossard
Konpainia ekoizleaFrance 3 Cinéma (en) Itzuli
Canal+
Miramax
UGC Images (en) Itzuli
Tapioca Films (en) Itzuli
MMC Movies (en) Itzuli
[[Kategoria:France 3 Cinéma (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]


[[Kategoria:UGC Images (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Tapioca Films (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:MMC Movies (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragileaClaudie Ossard
EdizioaHervé Schneid
Ekoizpen-diseinatzaileaAline Bonetto (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaYann Tiersen
Argazki-zuzendariaBruno Delbonnel
Jantzi-diseinatzaileaMadeline Fontaine (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaParis eta Montmartre
Argumentu nagusiairudimena, fantasia, human bonding (en) Itzuli, Herabetasuna eta Maitemina
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

miramax.com…
IMDB: tt0211915 Filmaffinity: 151039 Allocine: 27063 Rottentomatoes: m/amelie Mojo: amelie Allmovie: v244109 TCM: 455008 Metacritic: movie/amelie TV.com: movies/amelie Netlix: 60022048Edit the value on Wikidata

2002ko film onenaren César Saria, 2001eko Europako Filma Onenaren Europako Zinema Saria eta 2001eko Europako Film Onenaren Goya Saria irabazi zituen, eta 2001eko lau Oscar Sarietarako izendapen jaso .

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1997ko abuztu eta irailean girotua da, Lady Di auto istripuan hil zen egunetan (filmean horrexen berri telebistan ematen baita). Paris hiriko Montmartreko auzokide Amélie Poulain (Audrey Tautou) 22 urteko neska gazte ameslari eta onberaren bizitza azaltzen da; aurretik, haren haurtzaroaren sarrera ikus daiteke. Auzo hartako Café les 2 Moulins kafetegian zerbitzari gisa lan egiten du, auzoko pertsona bitxienen topalekuan:

  • Suzanne (Claire Maurier), kafetegiaren jabea, iraganean zaldi gaineko artista izana, apur bat herren egiten du (bere zalditik erori baitzen) baina inoiz ez zaio daraman edaririk isurtzen, irabazi ezaren ondorioz atsekabez negar egiten duten atletak ikustea gustatzen zaio, aldiz, heuren haurren aurrean umilatzen duten gizona ikustea desatsegin du.
  • Georgette (Isabelle Nanty), kafetegiko tabako saltzaile hipokondriakoa, "zure sabeleko fruitua" esaldiari gorroto dio.
  • Gina (Clotilde Mollet), Amélieren lankidea; amona sorgina zuen, eta bere hezurrak kroskatzea gustatzen zaio.
  • Joseph (Dominique Pinon), Ginak ezezkoa emandako maitale ohi jeloskorra eta kafetegiko ohiko bezeroa, Gina egun osoz zelatatzen du eta paperezko burbuilak lehertzea besterik ez zaio gustatzen.
  • Philomène, hegazkin azafata, katuak katiluarekin lurzoruaren aurka egiten duen soinua gustatzen zaio; era berean, katuari katuari haurren ipuinak entzutea gustatzen zaio.

Améliek ez du mutil lagunik, birritan izaten saiatu zen, baina bietan harremana gaizki atera zitzaion. Aldiz, Amélie eguneroko plazer txikiak lantzea gustatzen zaio: eskuak lekale zakuetan sartzea, kataluniar kremaren gainazaleko azukrezko karamelua goilararekin apurtzea, zinema aretoetako ikusleen aurpegiak ikuntasunean ikustea, Saint Martin kanalean harriak uretara jaurtikitzea edota une zehatz batean hiriko edozein lekutan jendea zer egiten ari den asmatzea.

Arratsalde batez, Amélie etxeko garbiketak egiten ari denean, ustekabean bainugelako harlauza baten atzealdean ume batek aspaldian ezkutatutako kutxatxo bat topatu du. 1997ko abuztuaren 30eko goizeko lauetan, ideia bat du: gaur egun gizon kutxatxo horren nagusia edonon dagoela ere topatu eta kutxatxoa itzultzea. Horrekin jabea hunkitzen ez badu, ongiaren mendekatzaile bilakatu da. Bestela, ezer ere ez.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu