Lazkaoko martxa herriko festetako danborradan jotzeko atondutako musika-pieza. Partitura Jabier Muruamendiarazena[1] da eta letra Andres Barandiaranena.

Lazkaon herriko festan apirilaren 28aren bueltan izaten dira San Prudentzioren omenez.

Historia aldatu

Martxa 2002ko herriko festetan, San Prudentzioetan alegia, jo zen lehen aldiz. San Benito ikastolako umeek jo zuten. Jatorrizko partiturak ez zuen letrarik eta herritarrek izatea eskatu zioten Muruarmendiarazi. Honela kontatzen du Andres Barandiaranek[2]:

'Iazko jaietan Jabier Muruamendiaraz musikariak herriko martxaren doinua konpasatu zuen. Ordura arte danborradak ez zuen martxarik izaten eta hutsunea betetzeko asmoz doinua egin zuen, oso dotorea, gainera. Joan den urteko danborradan hitzez galdetu zioten herrian, eta orduan agindu zuen aurten hitzak izango zirela. Nire laguna da Jabier eta nire kontura utzi zuen letrarena.'

Muruamendiarazen enkargua hartuta Barandiaren 2003ko festarako letra idatzi zuen. Urte bereko apirilaren 27n jo zuten lehen aldiz San Benito ikastolako umeek letradun Lazkaoko martxa.

Hau da martxaren letren hasiera:[3]

Gora Lazkao,
gora eta gora,
gora dezagun
jaio ginen herria.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Irastortza, Ane. (2002_05_21). Jabier Muruamendiaraz. Compositor de la 'Marcha de Lazkao'. Diario Vasco.
  2. Martin, Kristina. (2003_04_26). Andres Barandiaran. Herriko martxaren letraren egilea. Gara, 26 or..
  3. X, X. (2003_04_15). Andres Barandiaranek herriko martxari hitzak jarri dizkio. Goierritarra, 15 or..