Lausana

Lausanne» orritik birbideratua)

Lausana edo Lausanne[1] (ofizialki frantsesez Lausanne, italieraz Losanna) Suitza mendebaldeko hiria eta Vaud kantonamenduko hiriburua da. Suitzako bosgarren hiririk populatuena da, eta frantses hiztunak nagusi ditu bertan. Frantziako mugan dago, Léman aintziraren iparraldeko ertzean.

Lausana / Lausanne
Lausanne
Suitzako udalerria
Administrazioa
Estatu Suitza
Suitzako kantonamendua Vaud kantonamendua
District of the canton of VaudLausana barrutia
AlkateaGrégoire Junod (en) Itzuli
Izen ofizialaLausanne
Jatorrizko izenaLausanne
Posta kodea1000, 1001, 1003, 1004, 1005, 1006, 1007, 1010, 1011, 1012, 1015, 1018 eta 1002
Udalerri kodea5586
Geografia
Koordenatuak46°32′N 6°38′E / 46.53°N 6.63°E / 46.53; 6.63
Map
Azalera41.37 km²
Altuera495 m
MugakideakBottens, Bretigny-sur-Morrens, Cheseaux-sur-Lausanne, Crissier, Ecublens (VD), Epalinges, Froideville (en) Itzuli, Jouxtens-Mézery, Le Mont-sur-Lausanne, Morrens (VD), Prilly, Pully, Romanel-sur-Lausanne, Saint-Sulpice (VD), Savigny, Chavannes-près-Renens, Cugy (VD), Montpreveyres eta Renens (VD)
Demografia
Biztanleria141.418 (2022ko abenduaren 31)
799 (2021)
Dentsitatea3.418,37 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia021
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakOsijek, Akhisar (en) Itzuli, Bicaz, Mosku, Bangkok eta Pernik
MatrikulaVD
Hizkuntza ofizialafrantses
lausanne.ch

Auzo nagusiak: Saint François, Palud, Cité, Gare et Ouchy eta Port.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Lausana)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3.5 5.2 8.7 13 17.3 21.1 24.2 23.1 19.5 14.1 7.9 4.3 13.5
Batez besteko tenperatura (ºC) 1.3 2.8 5.5 9.2 13.3 16.6 19.3 18.4 15.4 10.9 5.4 2.1 10
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.5 0.5 2.7 5.6 9.4 12.7 15.1 14.6 12.1 8.4 3.7 0.6 7.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 89 78 84 86 107 117 95 116 96 92 99 93 1150
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11.4 10.2 11.1 10.9 12.4 10.8 8.9 9.6 8.1 8.6 10.4 10.6 123
Iturria: meteoswiss[2]

Ingurune naturala aldatu

Leman aintzirak eta 700-800 metroko mendiek inguratzen dute.

 
Ouchyko kirol-portua.

Historia aldatu

Erromatarrek hiri bat antolatu zuten Lausanium edo Lausona gune zeltan, Leman aintziraren ertzean. Alemaniarren inbasioaren garaian (K.o. 379), bertara jo zuten inguruko lurraldeetako biztanle guztiek, eta 590. urtean Mario Aventicokoak apezpikutegi bat antolatu zuen. Apezpikuek agindu zuten hirian 1536 arte, urte hartan hartu baitzuten bernatarrek Vaudeko kantonamendu osoa. 1798an Vaudeko kantonamendua Bernakotik bereizi eta 1803an bertako hiriburu bihurtu zen Lausanako hiria. Bi hitzarmen garrantzitsu izenpetu dira Lausanan XX. mendean, 1923an eta 1932an.

 
Lausanako katedrala.

Lausanako Lehen Hitzarmena aldatu

1923ko uztailaren 24an, Lehen Mundu Gerran parte hartu zuten estatu aliatuen eta Turkiako errepublikaren artean, Sèvresko Ituna berrituz, sinatu zen hitzarmena. Turkiak bere egin zituen Greziaren aurkako gerran lorturiko lurraldeak eta, britainiarrak Zipren eta italiarrak Dodekaneson egotearen truke, Kurdistan eta Armenia bere hartan uztea lortu zuen. Horretaz gainera, Turkiako itsasarteak militarren kontrolpetik kanpo geratu ziren, gerra garaian izan ezik. Dokumentu berezi batean zehaztu zen Greziak eta Turkiak Asia Txikian zituzten lurraldeen banaketa.

Lausanako Bigarren Hitzarmena aldatu

1932ko uztailaren 9an, Lehen Mundu Gerran parte hartu zuten estatu aliatuen eta Alemaniako errepublikaren artean. Lehen Mundu Gerraren ondoko ordainketa-neurriei amaiera emateko izenpetu zen hitzarmena.

Ekonomia aldatu

Industria garrantzitsua da (doitasun-mekanikako industria, kimika- eta janari-industria, plastikoak) eta administrazioa ere bai (banketxeak, aseguru-etxeak, etab.).

Monumentuak aldatu

Aipagarriak dira XII. mendeko katedral gotikoa, XIII. mendeko Saint-François eliza, XIV. mendeko Saint-Maire gaztelua, Arte Ederretako museoa eta hiriko berdegune eta lorategi ikusgarriak.

Pertsona ezagunak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindiak biak ditu onartuak, 157. arauan.
  2. Federal Office of Meteorology and Climatology MeteoSwiss. Temperature and Precipitation Average Values-Table, 1961-1990. .

Kanpo estekak aldatu