Lausanako Hitzarmena

Lausannako Tratatua» orritik birbideratua)

Lausanako Hitzarmena (frantsesez: Traité de Lausanne) gaur egungo Turkiako mugak ezarri zituen bake-hitzarmena izan zen. Greziako Erresumak, Turkiak eta Lehen Mundu Gerrako Aliatuek Suitzako Lausanan sinatu zuten 1923ko uztailaren 24an. Izenpetu baino lehen, Lausanako bake-konferentzia egin zuten: 1922ko urrian hasi zen, 1923ko otsailean eten egin zuten, euren arteko eztabaidengatik, eta apirilean berriz ekin zioten.

Lausanako Hitzarmena
Irudia
Law identifier (en) Itzuli大正13年条約第9号
Motabake itun
Data1923ko uztailaren 24a
KokalekuLausana
Parte-hartzaileak
Sinatzailea
Lanaren edo izenaren hizkuntzafrantses
Lausanan, bake-konferentzian

Ezaugarriak aldatu

Sinatzaile nagusiak İsmet İnönü turkiarra eta Greziako Eleftherios Venizelos izan ziren. Besteak beste, muga eta jabetza berriak ezarri zituzten, eta biztanleriaren trukea ere hitzartu zuten (Turkiako grekoak Greziara bidali zituzten, eta Greziako turkiarrak Turkiara, salbuespenak salbu).

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu