Lauren Tuchman
Lauren Tuchman (1986) estatubatuar errabinoa eta pertsona desgaituen eskubideen aldeko ekintzailea da. 2018an, munduko lehen emakume errabino itsu bihurtu zen[1][2].
Lauren Tuchman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1986 (38/39 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Dickinson College (en) ![]() Jewish Theological Seminary of America (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | errabinoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
Bizitza
aldatu1986an jaio zen, eta txikitatik izan da itsu[1][2]. Aita juduaren eta ama katolikoaren alaba, Washingtonen hazi zen[2][3]. Tradizio katolikoan hezi zen arren, amak garrantzitsua ikusten zuen juduen tradizioak seme-alaben heziketan sartzea[3]. Hainbat istilu kapazitista izan zituen komunitate katolikoan[4]. Nerabezaroan itsuentzako otoitz-liburua (siddur) eskuratu zuen eta judaismoa aztertzen hasi zen[1].
Dickinson Unibertsitatean erlijioa ikasi zuen eta judaismoari lotuago geratu zen[5]. Ondoren, masterra egin zuen Estatubatuar Teologia Seminario Judutarrean[2]. Han konturatu zen judaismoarekin lotutako espazio askotan pertsona desgaitu bakarra zela eta, zenbait aurrerapen egin ziren arren, inklusioaren ideia zabalago bat gauzatu gabe zegoela. Masterra egin eta hiru urtera, ordenazio egitea erabaki zuen[1][6].
2018an errabino ordenatua izan ondoren, Avodah erakundean hasi zen lanean[2][7]. 2019ko irailean, JOIN for Justice erakundeko zuzendaritza batzordean sartu zen. Urte berean, SVARAren Kollel hezkuntza programa amaitu zituen[8].
2018tik 2020ra, David Jaffe errabinoaren Inside Out Wisdom and Action proiektuan ikasi zuen, eta orduan irakasten hasi zen. Horrez gain, inklusioari buruzko kontsultak egiten ditu[2].
Sariak eta tituluak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b c d (Ingelesez) «Through a Different Lens: First Blind Woman Rabbi Talks Life, Judaism, and Inclusion» USCJ Journeys 2019-08-02 (kontsulta data: 2023-11-17).
- ↑ a b c d e f (Ingelesez) Imhoff, Sarah. «Lauren Tuchman» Jewish Women's Archive (kontsulta data: 2023-11-17).
- ↑ a b (Ingelesez) Buckholtz, Marjorie. «From Moses to Covid: Rabbi Lauren Tuchman on Disability and Inclusion» Lilith 2021-10-29 (kontsulta data: 2023-11-17).
- ↑ (Ingelesez) Miller, Kylie. «Religion & Disability with Amy Kenny, Mona Minkara, & Rabbi Lauren Tuchman» Judy Heymann 2023-04-19 (kontsulta data: 2023-11-17).
- ↑ (Ingelesez) Foretek, Jared. «Inclusion is not an investment, rabbi says» Washington Jewish Week 2019-02-27 (kontsulta data: 2023-11-17).
- ↑ (Ingelesez) Ross, Tova. «Lauren Tuchman» NY Jewish Week 2017-05-25 (kontsulta data: 2023-11-17).
- ↑ (Ingelesez) Fox, Mira. «The first blind female rabbi is making sure she won’t be the last» Forward 2021-02-18 (kontsulta data: 2023-11-17).
- ↑ (Ingelesez) «Lauren Tuchman» SVARA: A Traditionally Radical Yeshiva (kontsulta data: 2023-11-17).
- ↑ (Ingelesez) «36 Under 36 2017» NY Jewish Week (kontsulta data: 2023-11-17).
- ↑ (Ingelesez) «Rabbi Lauren Tuchman» Respect Ability (kontsulta data: 2023-11-17).