Laura Maioz

Gipuzkoako arkitekto, irakasle eta atleta

Laura Maioz Basterretxea (Hondarribia, 1986) euskal arkitektoa da. Junior mailan atleta pentatxapelduna izan zen gorako jauzian. Arkitekto moduan, MacBa Museoan, Rotterdam-go STAR arkitektura estudioan eta Tabakaleran lan egin du eta Aldiri. Arkitektura eta abar aldizkaria sortzen zuen taldean parte hartu zuen 2019 eta 2021 urteen artean. Halaber, euskara irakaslea AEKn eta itzultzaile ere bada.

Laura Maioz

Bizitza
JaiotzaHondarribia, 1986 (37/38 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaKataluniako Unibertsitate Politeknikoa
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta irakaslea
Enplegatzailea(k)Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea
Bartzelonako Gaur Egungo Arte Museoa
Tabakalera
KidetzaAldiri. Arkitektura eta abar
Udako Euskal Unibertsitatea

Inguma: laura-maioz-basterretxea

Atleta junior bost aldiz txapelduna aldatu

 
Altuerako jauzia

Altuera jauzilari gisa Laura Maioz bost aldiz izan zen Espainiako txapelduna, 2002an lehen aldiz (junior kategorian), eta ondoren ere txapeldun izan zen junior eta promesa mailetan, 2004an eta 2006an hurrenez hurren (bi urte horietan, aire zabalean zein pista estalian). Bere markarik onenak 2004an lortu zituen: 1,74 m aire zabalean eta 1,76 m pista estalian.[1] Nazioarteko lehiaketetan ere parte hartu zuen.[2]

20 urte geroago, 2023an, berak egindako markak historiako onenak izaten jarraitzen zuen Bidasoa Atletiko Taldean.[3] Ranking iraunkor historikoan Gipuzkoako hirugarren jauzi onena zuen 2023an (1,75 m.), eta jauzi hirukoitzeko zerrendan ere agertzen zen, 50. posizio historikoan 10,49 metrorekin.[4]

Ikasketak aldatu

Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan arkitektura ikasi eta 2011n bukatu zuen. Holandan izan zen Erasmus programarekin. Irakaskuntza Masterra eta Kultur kudeaketako masterra egin zuen gero hezkuntza artistikoko espezializazioan.

 
Aldiri, (Argia, 2010)

Arkitektoa aldatu

Bartzelonako Arte Garaikidearen Museoan (MacBa) eta Rotterdam-go STAR arkitektura estudioan lan egin du, baita arte-erakusketa batean bitartekari moduan ere.

2020an Tabakalerako egonaldietan parte hartzeko aukeratua izan zen beste sei artistarekin.[5]

Horren ondorioz, 2021ko otsailaren 26tik maiatzaren 9ra arte "Estudiotik at. Bost urtetako sorkuntza" erakusketa antolatu zuen Donostiako Tabakaleran bertan.[6]

Aldiri. Arkitektura eta abar aldizkariko taldekidea aldatu

Aldiri. Arkitektura eta abar aldizkariko dinamizatzaileetako bat izan zen eta erredakzio-kontseiluko kidea 2019tik 2021era bitarte. Aldizkarian garrantzia ematen zioten testu akademikoak unibertsitatetik haratago zabaltzeari; arkitekturak, eguneroko bizimoduarekin oso lotuta egonik, zuzenean eragiten baitie hiritar guztiei. Nolabait, plano teorikoa eta praktikoa uztartzeko tresna bat izan zen Aldiri aldizkaria. Zenbait ilustrazio ere egin zituen aldizkarirako.[7][8][9][10]

Erreferentziak aldatu

  1. «MAYOZ BASTERRETXEA, Laura - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-27).
  2. [https://wwwh.facv.es/Noticias/2006/090.pdf Internacional de Atletismo Sub’23. CZE-ESP-FRA-HUN Pilsen, 29 de julio de 2006. ] Federació d’Atletisme de la Comunitat Valenciana.
  3. «Récords históricos - Bidasoa Atletiko Taldea» www.atletismobat.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-27).
  4. Gipuzkoako Atletismoko Federazioko marka historiko onenak.. Gipuzkoako Atletismoko Federazioa.
  5. «Tabakalerak aurtengo egonaldi artistikoen ebazpenaren berri eman du» Irutxuloko Hitza 2020-03-31 (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  6. «Estudiotik at. Bost urtetako sorkuntza | Tabakalera» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-27).
  7. «Laura Maioz: “Arkitekturak, gure eguneroko bizimoduarekin oso lotuta egonik, zuzenean eragiten digu” :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  8. CALL FOR PAPERS. ALDIRI 41: “TOPAKETEN KARTOGRAFIA III” – Aldiri. (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  9. «Laura Maioz Basterretxea :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-27).
  10. «Laura Maioz Basterretxea :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-27).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu