Laura Arrillaga-Andreessen

Laura Arrillaga-Andreessen (Palo Alto, Kalifornia) euskal jatorriko filantropo estatubatuarra da.[1] Jaiotzez Laura Arrillaga, bere deituran senarrarena gehitu du, 2006tik Netscape enpresaren sortzaile eta Silicon Valleyko ekintzaile eta inbertsore Marc Andreessenekin ezkonduta baitago.

Laura Arrillaga-Andreessen

Bizitza
JaiotzaPalo Alto1969/1970
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
AitaJohn Arrillaga
Ezkontidea(k)Marc Andreesen  (2006 -
Hezkuntza
HeziketaStanford Unibertsitatea
Stanford Graduate School of Education (en) Itzuli
Stanford Graduate School of Business (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Stanford Unibertsitatea

Bizitza eta hezkuntza aldatu

Arrillaga-Andreessenen gurasoak John Arrillaga, Sr. (aita, euskal jatorriko negozio-gizon kaliforniarra) eta Frances C. Arrillaga (ama, filantropoa) dira. Stanford Unibertsitatean artearen historian, hezkuntzan eta enpresa-kudeaketan gradu-mailako ikasketak lortu ditu. Arrillaga familia oso lotuta dago Stanford Unibertsitatearekin, eta ezkondu ere kanpusean ezkondu zen Marc Andreessenekin.

Jarduerak aldatu

Laura Arrillaga-Andreessen Foundation (LAAF) fundazioaren sortzaile eta patrono nagusia da. Fundazio pribatua da, filantropiaren alorreko "berrikuntza laborategi" gisa definitua. Gaiaren inguruko saiakera bat ere idatzi du (Giving 2.0: Transform Your Giving and Our World) eta inbertsio fondo baten sortzailea da, The Silicon Valley Social Venture Fund (SV2), hori ere filantropiaren alorrean inbertsioak egiteko xedea duena.

Erreferentziak aldatu

  1. .