4. Sinfonia (Beethoven)

Laugarren Sinfonia (Beethoven)» orritik birbideratua)

Ludwig van Beethovenen laugarren sinfonia si bemol nagusian op.60 Beethovenek idatzitako bederatzi sinfonietako bat da. 1806an idatzi zuen. Hogeitamairu minutu inguru irauten du. Franz von Oppersdorff kondeari eskeinia izan zen.

4. Sinfonia (Beethoven)
Jatorria
Sorrera-urtea1806
Argitaratze-data1808
Izenburua4. Sinfonie in B-Dur
Ezaugarriak
Hizkuntzahizkuntza edukirik gabea
TonoaSi bemol maior
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Honen parte dalist of symphonies by Ludwig van Beethoven (en) Itzuli
list of compositions by Ludwig van Beethoven by opus number (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaLudwig van Beethoven

IMSLP: Symphony_No.4,_Op.60_(Beethoven,_Ludwig_van) Allmusic: mc0002366807 Edit the value on Wikidata

Sarrera aldatu

Batzuen esanetan, Beethovenen sinfonien artean zenbaki bakoitia dutenak maiestatetsuak dira, bikoitia dutenak lasaiak diren bitartean. Hauxe da, hain zuzen ere, si bemol nagusiaren idatzitako laugarren sinfoniaren kasu berezia, mi bemol nagusian idatzitako Hirugarren Sinfonia biziki heroikoarekin eta do minorrean idatzitako Bosgarren Sinfoniarekin kontrastatzen duena. Robert Schumannek Beethovenen laugarren sinfonia "bi eskandinaviar erraldoiren arteko greziar dontzeila lirain bat" zela esan zuen. Hau azal daiteke, Beethovenek 1806an sinfonia hau idatzi zuenean bere bizitzako garairik lasaiena bizi baitzuen.

Historia eta eskeintza aldatu

Franz von Oppersdorff kondea Beethovenen nagusia zen Lichnowsky printzearen senidea zen. Gorteak Lichnowskyren udako etxera bidaiatu zuenean kondeak Beethoven ezagutzeko topaketa bat antolatu zuen, honek ere bere lagunarekin opor batzuk hartu zituelarik. Von Oppersdorffek re nagusian idatzitako Bigarren Sinfonia entzun zuen eta horrenbeste gustatu zitzaion Beethoveni dirutza mordo bat eman ziola beretzat beste sinfonia bat idatz zezan. Beethoven bere bigarren sinfoniako modu alaia erabiliz lanean hasi zen. Eskeintza "Franz von Oppersdorff silesiar konde nobleari" egina izan zen.

Mugimenduak aldatu

Honakoak dira sinfonia hau osatzen duten lau mugimenduak:

  1. Adagio-Allegro vivace
  2. Adagio
  3. Allegro molto e vivace-Trio. Un poco menos allegro
  4. Allegro ma non troppo

Mugimendu bakoitzaren deskribapen laburra aldatu

  • Lehen mugimendua
    Sonata forma du. Sarrera bezala balio duen adagio zatiak giro misteriotsu eta erreserbatu bat ematen du. Alabaina, allegro vivacea hasten denean, umorea berehala bihurtzen da aktibo eta alaiagoa. Mugimendua oso erritmikoa da, eta laburtutako errepikapenean mugimendua koda loretsu batekin amaitzen da.
  • Bigarren mugimendua
    Honek ere sonata forma du. Melodia lasai eta ederrak giro liriko bat ematen dio mugimendu osoari, emozio dotore eta bikain batean harrapatzen gaituena. Melodia lehen biolinen sekzioan agertzen da, bigarren gaia klarineteen artean agertzen den bitartean. Klarinetearentzeko bi bakarkako ere badaude, mugimenduaren hasieran bat eta erdian bestea.
  • Hirugarren mugimendua
    Scherzo bat da. Mugimendua umoretsua eta librea da. Ondorioz, indar handikoa.
  • Laugarren mugimendua
    Sonata forma du. Tempo azkar batekin, mugimendu honek ospakizuna eta giro alaia maila altu batera daramatza. Bizitasunak eta muturreko zoriontasunak kodaraino jarraitzen dute.


Aurrekoa
Hirugarren Sinfonia
Ludwig van Beethovenen sinfoniak
1806
Ondorengoa
Bosgarren Sinfonia

Kanpo estekak aldatu