Lauburu musika taldea

Lauburu euskal folk estiloko musika talde akustiko bat izan zen. Euskal Herriko herri musika eta zelta jatorrikoa uztartzen aitzindari izan zen. 5 disko argitaratu zituzten.

Lauburu
Datuak
JatorriaBilbo (Bizkaia)
Musika motafolk
Urteak1978 - 1998
Produkzioa
Diskoetxea(k)Herri gogoa, Elkar, IZ, Hilargi...
Taldekideak
Lore Elorriaga
Xabier Zabala
Maialen Zuazua
Mary Dyer
John Taylor
Begoña Candel
Karmele Sanchez
Maite Garcia
Marije Uraga

Taldea

aldatu

John Taylor britainiarrak (gitarra, flauta, bouzoukia, mandolina) eta Xabier Zabalak (gitarra, ahotsa) sortu zuten Lauburu taldea, 1970eko hamarkadaren amaieran, Bilbon. Hasieratik zelta musika eta Euskal Herriko musika uztartu zituzten, garai hartarako nahiko aurreratua gertatzen zen nahasketa batean. Haizea eta Izukaitz taldeek folk-rock ingelesera jotzen bazuten ere, Lauburuk Irlandako herri musika zuen iturburu nagusi. Besteek gero eta modu elektrikoagoan lan egiten zuten; Lauburukoek, berriz, musika akustikoa aldarrikatu zuten Lauburu lehen diskoan (Herri Gogoa, 1979).

Madrilgo diskoetxe batekin bigarren diskoa ateratzeak, Balitzako kontuak (Movieplay-Kardantxa, 1980), taldea ezagunagoa egin zuen, nahiz eta azkenean diskoetxeen arteko hainbat gorabeherak taldearen promozio normalizatua eragotzi zuten. Garai hartan John Taylor eta Xabier Zabalaz gain, Maite Garciak (eskusoinua, teklatuak, ahotsa) eta Marije Uragak (gitarra, ahotsa) osatzen zuten Lauburu. Beste britainiar batek, Mary Dyerrek (biolina, ahotsa), osatu zuen taldea hirugarren diskoa kaleratzeko: Beltzaran beltza (IZ, 1983).

Ospe masibotik urruti, sei urte hartu zituen taldeak Ur eta lur (Elkar, 1989) plazaratzeko. Disko horretan, Karmele Sanchezek (gitarra, ahotsa) eta Begoña Candelek (eskusoinua, tronpeta, ahotsa) osatu zuten Taylor-Dier-Zabala hirukoa. Lozorro luze baten ondoren, bosgarren diskoa kaleratu zuen Lauburuk, Balusko zinta beltz (Hilargi, 1995). Hura izan zen taldearen testamentua.

Diskografia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu