Lau-urdiri gomendiozko karta, edo gutuna

liburua

Lau-urdiri gomendiozko karta, edo gutuna (jatorrizko idazkeran: Lau-urdiri gomendiozco carta, edo guthuna) Joanes Etxeberrik Lapurdiko Biltzarrari idatzitako gutuna da. Sarako mediku haren lanetarik, hauxe da egilea bizi zela inprimatzera heldu zen bakarra: 1718an, Baionan inprimatu zuten. Gutuna Joanes Etxeberriren Agustin semeak aitaren eskuizkribuekin batera eraman zuen, eta Biltzarraren aurrean irakurri. Gutun honetan, Joanes Etxeberrik dirua eskatzen zuen, bere lanak argitaratzeko, batez ere gazteei latina irakasteko asmoz egin eta argitaratu ez zen Latina ikasteko euskarazko hastapenak argitara eman zedin. Biltzarraren erantzuna hamar urteren buruan heldu zen, eta ezezkoa izan zen. Dirudienez, Biltzarrak bestelako kezkak zerabiltzan —lurren errentak jasotzea—, eta ez euskara lantzea.[1]

ErreferentziakAldatu

  1. Rabelli, Alvaro. «Lau-urdiri gomendiozko karta, edo gutuna (1718)» Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH) . Noiz kontsultatua: 2019-04-15.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.