Laterango V. Kontzilioa

Laterango V. Kontzilioa Erroman egin zen, bertako San Joan Laterangoaren basilikan eta hortik izena datorkio. Kontzilioa hamabi saioetan egin zen, 1512ko maiatzaren 3tik 1517ko martxoaren 16 arte egin zen. Eliza Katolikoaren arabera, hamahirugarren Kontzilio Ekumenikoa eta Mendebaldean egindako hamargarrena izan zen. Kontzilioaren atzean arazo eta interes politiko ugari zeuden. Deialdia Julio II.a Aita santuak egin zuen.[1]

Julio II.a behartuta kontzilioa deitu zuen.
Leon X.a bukatu zuen, Juliusen heriotza izan ondoren.
Julio II.aren Bulla monitorii et declarationis, 1511.

Une historikoaAldatu

Basileako kontzilioa ez zen ondo itxi, bertan kontziliarismoa garaitua izan baitzen. Ondorioz, XV. mendearen bigarren erdian ez zen berriro ere Kontzilio Ekumenikorik ospatu. XVI. mende hasieran, 1503an, Julio II.a Aita santua izendatua izan zen eta hori promes bat egin ondoren lortu zuen: Kontzilio Ekumeniko batera deituko zuela. Baina bederatzi urte pasa ondoren kontzilioa deitu gabe zegoen.

Bitarte horretan Frantziako Luis XII.a erregeak Aita santuari aurre egin zion. Helburua Italian Frantziako eragina zabaltzea zen. Frantziarrak presio egin zuen eta lortu zuen kardenal talde batek Pisan bilkura bat egiteko deialdia egitea. Deialdia 1511ko maiatzaren 16an egin zen eta urte bereko irailaren 1an hasteko asmoz. Azkenean, urriaren 1.arte luzatu zen. Pisan zazpi edo zortzi saio ospatu ziren. Horietan Julio II.a suspenditua izan zen eta Kostantzan zein Basilean egon zen kontzilio giroa berreskuratzen saiatu ziren. Ez zuten arrakasta izan eta poliki-poliki giroa moteldu zen. 1512an Milanera eraman zuten bilkura eta han desegin egin zen.

Julius II.aren erreakzioaAldatu

Julius II.ak Pisako bilkuraren aurka erreakzionatu zuen, sasi kontzilioaz definituz. Baliogabetu zuen eta uztailaren 18rako Laterango V. Kontzilioa deitu zuen.[2] Hasteko hasierako data apirilaren 19a zen baina frantsesez Ravenan izan zuten garaipenaren ondorioz, maiatzaren 3 arte atzeratu zen. Kontzilioak, dena dela, ez zuen arrakasta handirik izan zeren eta 1513ko otsailaren 21ean Julius hil baitzen; ordurako bost saio bakarrik eginak ziren. Batzarra Leon X.a Aita santuaren agindupean bukatu beharko zen, amaiera 1517 urte arte atzeratuz.[3]

Lehenengo bost saioakAldatu

Hasierako saio horietan ez ziren erabaki asko hartu. Hauek izan ziren nagusiak:

Kontzilioaren jarraipenaAldatu

Agintea, beraz, Leon X.ak hartu zuen eta horrekin beste zazpi saio egin ziren. Saio horietan akordio batzuk lortu ziren:

  • Frantsesek kontzilioarekin bat egin zuten. Luis XII.a Frantziakoa 1515ean hil zen eta bere ondorengoak, Frantzisko I.ak Pisako estrategia baztertu zuen.
  • Pietro Pomponazziren ideiak kondenatuak izan ziren. Pomponazzik arimaren hilezkortasuna ezeztatzen zuen; halaber, gizaki bakoitzak bere arima propioa zuela esaten zuen.
  • Argitaratzen ziren obra guztiak Elizaren baimena behar zuten. Zentzura horren ondorioz, 1559an Index Librorum Prohibitorum ezarri zen, hau da, debekatzen ziren liburuen zerrenda.
  • Otomandar Inperioaren hedapenaren aurkako kristau estatuen gurutzada antolatzeko deialdia egin zen. Gai hori zortzigarren saioan aztertu zen eta Leon X.ak berriro printzei eta erregei turkien aurka gerra santua prestatzeko deialdia egin zien, Postquam ad universalis bularen bidez.[5]

BibliografiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu