Lasy Królewskieko gudua
Lasy Królewskieko gudua (polonieraz: Bitwa w Lasach Królewskich) 1939ko irailaren 1ean Janowo eta Krzynowłoga Mała artean egin zen gudua izan zen, Poloniaren inbasioko Mugako guduaren baitan.
Lasy Królewskieko gudua | |||
---|---|---|---|
Poloniaren inbasioa | |||
![]() | |||
Data | 1939ko irailaren 1 | ||
Emaitza | Emaitza argirik gabe, poloniar garaipen taktikoa | ||
Lurralde-aldaketak | Janowo, Krzynowłoga Mała, Varsoviako Voivoderria, Polonia | ||
Gudulariak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Alemaniako 3. Armadak Varsoviarantz egin zuen Ekialdeko Prusian, baina Mławan trabatuta geratu zen. Kempf Tanke Dibisioa eta beste bi dibisio Poloniako Infanteriako 20. dibisioak gelditu zuen. Wodrig Gorputzak ere ezin izan zuen aurrera egin, lurra zingiratsua zelako. Ulatkowka ibaiaren inguruan Uhlan Zalditeriaren kideek Alemaniako zalditeria gelditu zuten. Borroka ez zen zaldiz izan, gehienak oinez baitzihoazen. Poloniak lortu zuen Alemaniaren erasoa gelditzea.