Larru itzuli

Larru onduaren ifrentzua

Larru itzulia[1], larru-ifrentzua[2], larru-kinberra[2], antea (Heg.)[3] edo dama (Ipar.)[4] haragiaren aldea kanpotik ikusgai egoteko landu den larru-mota da. Haragiaren aldea lixatu egiten da, belus-itxurako gainazala izan dadin.

Larru itzulizko jaka botoiduna.

Larru itzulia beroki, osagarri eta oinetakoentzako erabiltzen da, baina, zaiketa berezi bat eskatzen duenez, ezin daiteke edonon erabili. Lehorrean garbitzea dago, edo mekanikoki latexez. Dena dela, larru-ifentzuzko oinetakoak eskuz txorrotako urez garbi daitezke horretarako sortutako ekoizkinez. Hori dela-eta, larru itzulizko oinetakoak neguko oinetako gisa oso egokiak dira, larru arruntezko oinetakoei distira emateak itzulizkoak garbitzea baino askoz luzeago jotzen duelako.

Ingelesez eta frantsesez larru itzuliari suede izena ematen zaio, frantsesezko gants de Suède izendapenetik dator, hitzez hitz "Suediako eskularruak" esan nahi duena.[5] Suedierazko izena mocka da, moka-kafea bezala, Yemengo Moka herrikoa.[6]

ErreferentziakAldatu

  1. «suède | frantses-euskara hiztegi elektronikoa | Nola Erran» www.nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2021-11-07).
  2. a b «daim | frantses-euskara hiztegi elektronikoa | Nola Erran» www.nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2021-11-07).
  3. «ante» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2021-11-07).
  4. «dama» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2021-11-07).
  5. (Ingelesez) «SUEDE | Meaning & Definition for UK English | Lexico.com» Lexico Dictionaries | English (Noiz kontsultatua: 2021-11-07).
  6. (Suedieraz) Artikel | SAOB. (Noiz kontsultatua: 2021-11-07).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu