Ireki menu nagusia

Larraone Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da. Suhartasunean, Txindokiren oso antzekoa da. Honengandik, Muitzeko labarrak banatzen du.

Larraone
Datu orokorrak
Garaiera 1.199 m
Geografia
Koordenatuak 43° 01′ 25″ N, 2° 04′ 22″ W / 43.02361389°N,2.07288889°W / 43.02361389; -2.07288889Koordenatuak: 43° 01′ 25″ N, 2° 04′ 22″ W / 43.02361389°N,2.07288889°W / 43.02361389; -2.07288889
Herria Euskal Herria
Mendikatea Aralar
Herrialdea Gipuzkoa
Lurraldea Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Larraitz/Amezketa
Mendikat Mendikat

IrispideakAldatu

Larraitzetik, Muitzeko labarra igo behar da, Txindoki eta Larraoneren artean dagoena, Muitzeko langara iritsi arte. Hemendik, eta jada Muitzeko zirkuaren gainaldean, ekialderantz igo behar da, Otola izeneko lepora iritsi arte. Hau, Larraonek Etitzegirekin osatzen du. Hemendik, tarteko lepotxoak igaroz, tontorrera iristen da.

Amezketatik abiatuz gero, Arritzagatik ere posible da Larraoneren tontorrera iristea. Kasu honetan, Ondarreko langara iristean, zuzenean igo behar da Etitzegi leporantz, eta, berehala, Otolarantz pasa. Bien artean geratzen da Etitzegi mendiaren tontorra. Otolatik, Larraone mendiaren tontorrera laster iristen da, arazo handirik gabe.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa