San Joan Bataiatzailearen eliza (Larraine)
San Joan Bataiatzailearen eliza Larraineko (Basabürüa, Zuberoa) parrokia da, monumentu historiko izendaturik dagoena. 1193. urtean du jatorria, ospitale bateko kapera moduan. Ospitale hau, Sauveladeko abadiako menekoa zen priore-etxea zen. Habearte txiki angeluzuzena, XVI. mendearen erdialdean luzatu zen mendebalderantz eta kanpandorrea gehitu zitzaion, ekialdean laukian sarturiko bi albo-kaperarekin batera. Erlijio gerretan pairaturiko kalteen ondorioz 1655ean konponketa lanak hasi ziren. Frantziar Iraultzaren garaian, eliza abere-bazka biltegi modura erabili izan zen, parrokia bihurtu baino lehen.
San Joan Bataiatzailearen eliza (Larraine) | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Larraine |
Koordenatuak | 43°01′06″N 0°57′20″W / 43.018456°N 0.955417°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1193 (egutegi gregorianoa) |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Baionako elizbarrutia |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA64000051 |
Barnean dituen ondasun higigarrien artean, XVI. mendeko prozesio-gurutzea eta XVI. mendeko Ama Birjina eta umearen zurezko estatua dira nabarmenenak, horiek ere babesturik daudelarik.
2003ko abenduaren 16an, monumentu historiko izendatu zuten.[1]