Larnakako barrutia
Larnakako barrutia (grezieraz: Επαρχία Λάρνακας, turkieraz: Larnaka kazası) Zipre osatzen duten sei barrutietako bat da, Larnaka hiriaren inguruan kokatzen dena.
Geografia aldatu
Zipre uhartearen hego-ekialdea hartzen du. Barritiaren ekialdeko muturrean zati bat Ipar Zipreko Turkiar Errepublikak kontrolatzen du eta horretaz gain Dhekelia base subirano britainiarra ere badago.
Udalerriak aldatu
Larnakako barrutiak 6 udalerri eta 106 komunitate hartzen ditu.
- Larnaka (barrutiaren hiriburua, 144.200 biztanle)
- Aradippou (19.228 biztanle)
- Livadia (7.206 biztanle)
- Dromolaxia-Meneou (6.260 biztanle)
- Athienou (5.017 biztanle)
- Pano Lefkara (1.100 biztanle)