Larnakako aintzira gazia

Larnakako aintzira gazia (grezieraz: Αλυκή Λάρνακας, Alyki Larnakas; turkieraz: Larnaka Tuz Gölü), Zipre hego-ekialdeko Larnaka hirian dagoen natur eremua da, elkar konektaturik dauden lau aintzira gaziz osaturik dagoena. Hala Sultan Tekke meskita ezaguna dago aintziraren mendebaldeko ertzean.

Larnakako aintzira gazia
Larnaca 01-2017 img29 Salt Lake.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 1 m
Geografia
Koordenatuak 34° 54′ N, 33° 37′ E / 34.9°N,33.62°E / 34.9; 33.62Koordenatuak: 34° 54′ N, 33° 37′ E / 34.9°N,33.62°E / 34.9; 33.62
Estatu burujabe Zipre
Zipreren banaketa administratiboaLarnakako barrutia
Zipreko hiriaLarnaka

HistoriaAldatu

K.a. II. milurtekotik populatua izan da Larnakako aintzira gaziaren ingurua. Brontze Aroko Dromolaxia Vizatzia herria izan zen bertan eta 2010-12 artean egindako indusketen erakutsi dute Zipreko Brontze Aro berantiarreko hiri handienetakoa izan zela[1].

Neguan aintzira urez betetzen da eta hegaztien pausaleku bihurtzen da, baina udan lehortu egiten da eta gatzezko eremu zabala eratzen da. Antzina gatz ugari ateratzen zen bertatik, Larnakari Scala di Saline izena ere eman izan zitzaion[2]. Uharteko esportazio gai garrantzitsuena bihurtu zen gatza. Gatza atera, astoetan laku ertzera eraman eta piramide erraldoiak eratzen ziren. Gatzaren ekoizpena 1986an amaitu zen eta gaur egun giza kontsumorako desegokia dela kontsideratzen da[3].

XVIII. mendean Sheikh Hasan dervixeak Umm Haram Mahomaren dizipuloaren hilobia aurkitu zuen aintzira ertzean eta Hala Sultan Tekke meskita eraiki zuen hilobiaren inguruan, 1760. urtean[4]. Gaur egun musulmanentzako munduko leku garrantzitsuenetako bat da[5].

GeologiaAldatu

 
Udan aintzira lehortu egiten da eta gatzezko eremu zabal bat agertzen da.

Kondaira batek dioenez San Lazarok emakume bati jatekoa eta edatekoa eskatu zizkion eta honek ezezkoa ean zion mahastiak lehor zeudela esanez. Lazarok orduan honela erantzun zion: "zure mahastiak lehor egon daitezela eta aintzira hau gatzez bete dadila betirako"[6].

Zientziari dagokionez, harkaitz porotsuak banatzen ditu aintzira eta itsasoa eta arrokaren zuloetatik sartzen da gatza.

GeografiaAldatu

Aintzira handiena Aliki da eta gainerakoak Orphani, Soros eta Spiro[7]. Ramsar lekua, Natura 2000 eta Bartzelonako Konbentzioan "Babesturiko Eremu Berezia" izendatua izan zen[8]. 2'2 kilometro karratuko eremua hartzen du eta Zipreko bigarren aintzira gazi handiena da Limasolgo aintzira gaziaren atzetik[3].

Flora eta faunaAldatu

Ur gaziko aintzirak izanik landaretza halofiloa du inguruan.

Zipren dagoen hegazti migratzaileen pausaleku handienetakoa da. 85 hegazti akuatikok hartzen dute atseden bertan urtearen arabera 20.000-38.000 aletako populazioak gutxi gora behera. Hegazti esanguratsuena flamenkoa da (Phoenicopterus roseus)[9], 2.000-12.000 arteko populazioarekin. Aintzira gazian bizi den Artemia salina krustazeo txikiaz elikatzen da[7]. Hegazti ohikoak dira honako hauek ere; kurriloa, txirritxo hankabeltza, antxeta mokogorria, zankaluzea, atalarra, hegabera ezproiduna, Oenanthe cypriaca eta Sylvia melanothorax.

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Season 2010 | Swedish Archaeology in Jordan, Palestine and Cyprus, Peter Fischer. Noiz kontsultatua: 2020-09-26.
  2. (Ingelesez) «Larnaca – lively port city in Cyprus | FinnsAway travel blog» www.finnsaway.com 2018-04-23 Noiz kontsultatua: 2020-09-26.
  3. a b «Larnaka Salt Lake - Larnaka Tourism Board (Official Site)» larnakaregion.com Noiz kontsultatua: 2020-09-26.
  4. (Ingelesez) Giovanni Mariti. (1792). Travels Through Cyprus, Syria, and Palestine; with a General History of the Levant. Translated .... Printed for P. Byrne Noiz kontsultatua: 2020-09-26.
  5. «Hala Sultan Tekke Mosque - Larnaka Tourism Board (Official Site)» larnakaregion.com Noiz kontsultatua: 2020-09-26.
  6. «St Lazarus in Larnaca» web.archive.org 2007-09-30 Noiz kontsultatua: 2020-09-26.
  7. a b «Home - Medcities - Mediterranean Cities Network» www.medcities.org Noiz kontsultatua: 2020-09-26.
  8. «Wayback Machine» web.archive.org 2007-09-29 Noiz kontsultatua: 2020-09-26.
  9. «BirdLife Data Zone» datazone.birdlife.org Noiz kontsultatua: 2020-09-26.

Kanpo estekakAldatu