Largatxako dorrea

eraikitako euskal ondare nabaria Gizaburuagan

Largatxako dorrea, Dorre Beltza edo Dorre Errea Gordexolako (Bizkaia) dorretxea da.

Largatxako dorrea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGordexola
Koordenatuak43°08′49″N 3°06′24″W / 43.14686°N 3.10664°W / 43.14686; -3.10664
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
Ondarea
55

2002ko urtarrilaren 14ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak aldatu

Oinplano laukizuzena du, gaur altuera ertainekoa, baina beste garai baten hamahiru metro inguru neurtu eta hiru solairu zituena.

Horren hormak zokalo baten bermatuta daude, eta laukian jarritako eta tamaina erregularreko ilaretan ordenatutako harlangaitzarekin aparejatuta. Baoetako ertz eta azpaduretan aldiz eskotaz landutako hareharrizko harlanduak erabili dira.

Beheko solairua oso itxia da. Izan ere, tamaina desberdineko bi gezi-leiho txaranbeldu dira bao bakarrak eta atzeko aldean daude.

Lehen solairua bizitzeko solairua da. Dinteldutako kofadura batez gain, gezi-leiho bat dauka; harri bakarreko aurrealde, janba eta barlasaia dituen eta zertxobait zorrotza den boa txiki bat; antzeko beste leiho bat, baina apur bat beheratutako erdi puntuko arkuduna; nazelatutako eta soka bikoitzez apaindutako ertzak dituen bao erdibitu zertxobait ojibala; eta fatxada nagusiko sarrera jasoa.

Solairu horren gainean sala gisa erabiltzen zen bigarren solairu bat zegoen. Oso itxia zen, zenbait gezi-leiho eta dobela biz soilik osatutako aurrealdea duen erdi puntuko bao zabala bakarrik baitzituen. Ziurrenik estalkiaren oinarri gisa erabili ziren zuburuak agertzen dira solairu horren gainetik.

Estilo gotiko-errenazentistakoa da Largatxako dorrea eta XVI. mendearen hasierako urteetan eraiki zen. Goiko sala badirudi oso itxia izan zela, antzinatasunaren erakusgarri.; aitzitik, beheratutako erdi-puntuko baoak eta gainerakoek zertxobait zorrotzak, bizitzeko solairuak dituan kofadura nahiko ugariak eta sokazko dekorazioak aintzat hartuta, nahiko berandu eraiki zen, 1500 urtea baino beranduago ziur.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu