Lapa-belar

Lapa-belarra» orritik birbideratua)

Lapa-belarra edo irastorra (Arctium lappa) Asteraceae familiako landarea da.

Lapa-belar
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsterales
FamiliaAsteraceae
LeinuaCynareae
GeneroaArctium
Espeziea Arctium lappa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakArctii Fructus (en) Itzuli eta Burdock Root (en) Itzuli

Lore elkartuen familiako hosto zabal handiko landarea da, 1,5 cm inguru luzea. Lapatx eta maite-belar izenez ere ezagutzen da. Sustrai sendo mamitsua eta zilindro egiturakoa izaten du, eta kolorea kanpotik beltza eta barrutik zuria. Hosto zabal berde ilunak eta azpi-iletsuak izaten ditu, lorea berriz orburu baten antzera txiki biribila, kolorez gorri iluna eta arroketan itsasten diren arantzak dituena. Berez landugabeko sailetan eta zabor artean hazten da, baina sendabelar gisa ere lantzen da leku batzuetan; gibeleko eta azaleko eritasunak sendatzeko erabiltzen da. Honen oso antzeko landarea da Arctium tomentosum izenez ezagutzen dena.

Erdi Aroan barazki moduan landatua, orain apenas ez da ekoizten. Salbuespenak Japonia -non gobō (牛蒡 edo ゴボウ) du izena-, Taiwan (牛蒡), Korea -non ueong (우엉) izena duen-, Italia, Brasil eta Portugal -non bardana edo "garduna" deitzen den- dira.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu