Lankide eztabaida:Unai Fdz. de Betoño/2008ko 1. seihilabetea

"Obea da berotuten dauen su txikie, erreten dauen su nausie baiño."

Ilargi aldatu

Hola Unai: Urte barri on!. Eskerrik asko mezuarengatik. Hilabete hitza parentesis artean jarri dut, ilargi izena **hilen-argi-ri buruzko azalpen mitologikoaz lotuta denik inork pentsa ez dezala, ilargi-hilabetea seinalatzen duen argizagia dela baizik. Hegibeltz 11:43, 3 Urtarrila 2008 (UTC)

Taula periodikoa aldatu

DDD Jua, batzuek denbora libre gehiegi daukate. --Assar 18:47, 6 Urtarrila 2008 (UTC)

Mila esker harrera onagatik! aldatu

Kaixo, Unai! Mila esker harrera onagatik. Ideiarik ez daukat hau ote den erantzuteko biderik egokiena, baina tira, iritsiko dela uste det. Ahalik eta ondoen egiten saiatuko naiz, apurka-apurka bada ere. Hasteko, badauket nahiko lan egin beharrekoak nola egin behar diren ikasten. Dena dela, ez dirudi (teknikari dagokionez behintzat) oso zaila. Ondo antolatua daukazue! Eutsi goiari!

(Gaualderrai)

Oso ondo. Gauza bat gehiago ikasia. Mila esker!

--Gaualderrai 10:35, 14 Urtarrila 2008 (UTC)

Zeledon aldatu

Kaixo UFdB. Eman begiratu bat, mesedze, Zeledon artikuluari, ea ez ote dudan astekariarik idatzi... --josugoni (erantzun hemen) 11:08, 18 Urtarrila 2008 (UTC)

Delirious New York aldatu

Joder, Unai, bizkor ibili zara gaur goizean! Artikulua aldatzen ari nintzen bitartean, zas! Koolhaasen irudia jarri didazu. Nere asmoa liburuaren azala eskaneatzea zen, eta hor jarri. Commons-en ez dagoela suposatzen dut, bere ordez tipoaren aurpegia jarri duzulako. Beno, aldatzea ez inporta, ezta? Ondo segi Lankide:Gandi

Azkarregi hitzegin dut! Koolhaasen aurpegiarekin gelditu beharko gara!Lankide:Gandi

Arrazoi, Commons-ekin lehenbiziko kontaktua, ta jada dantzaldiko itsusiena bezala sentitzen naiz. Ezin da eskegi lizentziari buruz iruzur egin gabe. Lastima. Lankide:Gandi

Arkitektura duda bat aldatu

Aupa Unai!

Aber, nola esaten da euskaraz etxe honek erpin bakoitzean dituen talaia zilindriko horiek? Frantsesez échauguette du izena, baina ez dakit euskaraz beren-beregi izenik dagoen horretarako. Ideiarik bai?--Janfri; bai esan?   20:42, 24 Urtarrila 2008 (UTC)

Birzuzenketa hautsiak aldatu

Printzipioz bai, baina kontuz ibili behar da ea antzeko artikulurik existitzen den bertara egiteko birzuzenketa.--Janfri; bai esan?   22:05, 27 Urtarrila 2008 (UTC)

Lasai! Azken batean, administratzaileak edozein lankide modukoak gara. Theklan ibiltzen da (edo ibili zen azkenaldian) horrelako birzuzenketak ezabatzen.--Janfri; bai esan?   22:09, 27 Urtarrila 2008 (UTC)

Diario Vasco aldatu

Ba pentsa, ordu erdi pasatxo telefonoz hitz egiten... Zuk bihar duzu Postdatarena ez? Kontatuko didazu ea zelan.--Janfri; bai esan?   19:12, 4 Otsaila 2008 (UTC)

Bai egia esan lana kristona da, ni eurekaz etzi egongo naiz.--Janfri; bai esan?   19:25, 4 Otsaila 2008 (UTC)
Zer, zelan joan da Posdatako kontua?--Janfri; bai esan?   21:33, 5 Otsaila 2008 (UTC)

Elixabetek hori esan zidan, asteartean izango zela, baina esango zigula baieztatzeko... Eta nik ere ez dut grabatzeko modurik. Orain jaitsi dut Zattoo telebista ikusteko ordenagailuan baina ez dakit ezta etb duen ezta grabatu daitekeen ere... Agian etb-koek eurek jarriko dute webgunean... Inbestigatuko dut eta esango dizut aber.--Janfri; bai esan?   10:37, 9 Otsaila 2008 (UTC)

Iepa, asteartean bota behar dute Postdatan, eguerdiko eta gaueko albistegien ondoren. Niri ere hondartzatik pase de modelos delakoa egiteko esan eta grabatu zidaten jaja ea gero zer ateratzen den. Ni grabatzea badut. Janfriri ere utzi diot mezu berdina. Izan ongi. Portzierto, Elixabetek esan dit beraiek printzipioz ez dutela grabatzen, baina kopiaren bat edukiz gero abisatuko zigula. Kabri, (erantzunak hemen)   23:13, 11 Otsaila 2008 (UTC)

Ba grabatu dut dagoeneko! jaja dexente irten gara gero, ni gutxiago espero nuen. Gauean berri grabatuko dut badazbada ere. Kabri, (erantzunak hemen)   14:16, 12 Otsaila 2008 (UTC)

Kimika organiko(a) aldatu

Iep! Bai, hori eztabaidatu eta bozkatu zen. Horregatik Kimika organiko izan beharko luke, eta ez organikoa... ez baita izen propioa. Gainera Euskaltermek ere horrela jartzen du. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      21:28, 13 Otsaila 2008 (UTC)

Armiñon aldatu

A! Barkatu. Zuzen zaude, oraintxe aldatuko dut ba. Pentsatzen nuen Euskaltzaindiak bakarrik udalerrien toponimia jasotzen zuela baina orain konturatu naiz oker nenbilela. Neuk idatzi ditudan izen horiek euskadi.net eta añanako kuadrilako webgunean ikusi ditut. Baina zalantzarik gabe Euskaltzaindien aholkuei jarraitu behar diegu. Agur bero bat!

19:13, 2008ko Otsailaren 14 (UTC)

Iepa, udalaren webgunea falta zen eta lotura gehiegi zituelako. Izan ongi Kabri, (erantzunak hemen)   19:16, 15 Otsaila 2008 (UTC)

IndonesiaREN banaketa administratiboa aldatu

Kaixo Unai! Beno, nik hasieran ere Indonesiako edo Euskal Herriko egokiagoa zela uste nuen. Baina orain dela urtebete edo TXiKik nolabait (ez dut gogoratzen nola) demostratu zidan hori erdarakada bat zela, eta egokiena -ren atzizkia erabiltzea dela. Indonesiako probintziak dira, baina banaketa administratiboa ez da Indonesiakoa, baizik eta indonesiarena... beraz zegoen bezala utziko dut, fale? -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      11:00, 17 Otsaila 2008 (UTC)

Bai, hori da arrazoia... egia da batzuetan gazteleraz pentsatzeak edo ingelesetik itzultzeak horrelako itzulpenak sortzen dituela. Hala ere lasai, horretarako gaude hemen, ikasteko! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      11:44, 17 Otsaila 2008 (UTC)

Argentina aldatu

Izatez, Rugby taldearekin noa, partidu batzuk jokatzeko aitzakiapean... Buenos Aires inguruetan ibiliko gara, Patagonia, zoritxarrez, bertatik urrinegi geratzen da bisitatxoa egiteko. Baina bai, ziur ondo pasako dogula XD. Izan ondo, eta mantendu ahal badozu begi bat goizetan bandaloentzat, primeran (nik blokeo luze batzuk egin ditut, konfliktiboenekin, baina badaezpada), gero jarri administratzaileren bati zein IP blokeatu behar den, eta lixto! Egongo gara bueltan!--Janfri; bai esan?   18:44, 28 Otsaila 2008 (UTC)

Unai??????

Nik ez naiz deitzen unai, Aitor deitzen naiz. Konfundituko zinen.

beno ongi egia da, izenburu hori ez zen oso ona egia ezan.--Enzaiklopedia Nire eztabaida 20:10, 28 Otsaila 2008 (UTC)

eZ DA ESER GERTATZEN.--Enzaiklopedia Nire eztabaida 22:04, 28 Otsaila 2008 (UTC)

Indymedia aldatu

Iep! Indymediako irudiak ez dakit gfdl edo gnu lizentziapean bakarrik ekoizten diren, baina erabil daitezke. Baina... portadenak ez, adibidez, horri argazkia ateratzea ez baitago babestua. Beste guztiak, pertsonena, bai, jatorria zehazten baduzu, noski! Ondo izan. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      14:12, 1 Martxoa 2008 (UTC)

Gasteizko mendiak aldatu

Ez da erraza horrelako irudiak egitea, batez ere irudia egiteko erabili behar ditudan ortoargazkiek lizentzia egokia eduki behar dutelako. Geoeuskadi.net-eko informazioa, adibidez, ezingo nuke erabili. Gasteizko irudi hori egiteko gure (Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko) orto bat erabili nuen. Alde teknikotik ez dauka zailtasun askorik, badauzkat horrelako simulazioak egiteko tresnak. Saiatuko naiz gehiago egiten, baina Gasteizkoek izan beharko dute.--Assar 21:56, 7 Martxoa 2008 (UTC)

Orainaldia Gerra zikinaren kronologian aldatu

Aupa Unai, Gerra zikinaren kronologian aditzak orainaldian jarri ditut kronologia izanda, dataren ondoan, horrela hobeto agertzen delakoan. Egia esan ez naiz horretan aditua eta zalantzak ere badauzkat: GAL edo BVE sarreretan iraganaldian jarri nituen, baina orain egitekotan orainaldian jarriko nituzke, uste dut horrela hobeto dagoela, besterik gabe. Lima 11:26, 8 Martxoa 2008 (UTC)Lima


Ondo, Unai. Nik garbi neukan kronologia batean eratzen dute motakoak oker direla. Bestela, Berriaren estilo liburuak berak dio orainaldiak hurbiltasuna ere ematen duela, baina egia esan irizpide bat behar denez eta horrela zuzena denez zuk diozun bezala iraganaldi burutua hobetsi beharko dugu kronologietan. Lima 12:05, 8 Martxoa 2008 (UTC)

Irainak aldatu

Unai, baten batek ASESINO idatzi du orri honen goiburuan. Nik idatzitakoa ondo gelditu den begiratzean ikusi eta ezabatu egin dut. Ez dakit nori dagokion hori ezabatzen ibiltzea, baina tira, besarkada bat. Lima 11:37, 8 Martxoa 2008 (UTC)Lima

Argia sariak aldatu

Aupa Unai! YouTuben ikusi dudan bide honetan ikusi dizut zuri, eta Mikel Iturbe eta Julen Gomez-ei. Mezu hau kuriozitatez da, baina nor da nor? Hau da, zu nor zara? Ze lankide izenak dituzte besteek? Hori zen guztia. Agur!--Enzaiklopedia Nire eztabaida 18:33, 12 Martxoa 2008 (UTC)

El Anglo aldatu

Ez ba. El Anglo Frantzia kalearen eta Obispo Ballester-Herrandarrak kaleen artean dagoen zerrendatxoa da. Gasteizko auzoen mapa http://www.vitoria-gasteiz.org/ikerlanak webgunean ageri den auzoen banaketatik atera dut (begiratu "1-Lurralde eta klima" PDFko 5. orrialdea).

"...orain konturatzen naiz hogeitapiku urtez El Angloan bizi izan naizela..." :D :D :D :D Beno, hori izen ofiziala da, gero auzoko bakoitzari galdetu eta bakoitzak gauza bat esango dizu. Banaketa administratiboa da, jendearen artean ez dauka inolako errorik. El Anglo izena ez da oso ezaguna, jende askok Aranan bizi dela uste du, Arana kalea horraino iristen baita. Portzierto, ni berrehun metro gorago bizi naiz, Judimendiko gizarte etxearen alboan.;) --Assar; (erantzun hemen) 21:38, 26 Martxoa 2008 (UTC)

Ez dut azaldu beharrik. Gaizki irudituz gero esazu zerorrek zergatik.--Amonamantangorri 23:43, 3 Apirila 2008 (UTC)

Zorrionak aldatu

Eku bandostres, ketama la gaizo, seratuka ma tero, tamtamgorri, tamtamtangou, ljuta ausao, orrialde metxatak dirom te, dirum ta, dirum tarararará! Aldaketa 83.54.176.37 IPak sinatu gabe egin zuen. --Unai (esaidank) 10:44, 5 Apirila 2008 (UTC)

Oso oker zaude: Dirum tarararararíí!!--Unai (esaidank) 10:36, 5 Apirila 2008 (UTC)

Irudiak eta aldatu

Bai, guztiz... Pentsatu zen gida bat egitea Commonsera irudiak igotzeko, baina ideian bakarrik geratu zen.--Janfri; bai esan?   20:46, 6 Apirila 2008 (UTC)

Wiki bat aldatu

Aupa Unai! Gauxatxo bat: ikusi det zuk hirigintza webgunea egin duzula. Nola egin daiteke wiki bat zuerea? Zer egin behar da? Ondo pasa! Agur!--Enzaiklo Ezt ekarpenak 14:53, 11 Apirila 2008 (UTC)

Iggy Pop aldatu

Kaixo, Unai! Iggyren artikulua egiten hasi nintzen eta zurekin egin nuela topo uste dut. Letrero berde hura ikusi nuenean goikaldean, beldurtu egin nintzen eta kietoparau geratu nintzen; hortxe aritu naiz egun hauetan, bijilatzen ea nortzuk diren artikulua egiten ari direnak. Ez dakit... jarraitu egin beharko dut, ez? Zer egiten da horrelakoetan? Letrero berdea kendu eta segi? Barka ezazu estemomentoenpanau! Saluditos Koro 20:15, 11 Apirila 2008 (UTC)


    • Eskerrik asko argitzeagatik! Ez nuen ulertu eta hortxe eduki dut, hibernando... Beta hartzen dudanean jarraituko dut. Borratu aurretik, letrero berdea jartzen ere ikasi behar dut, dotorea baino dotoregoa baita!

Eta eskerrik asko egiten dizkidazun zuzenketagatik. Izen berezien ortografia arauak errepasatu beharrean nago, maiz idazten ditut eta biziatuta dauzkat, dudarik ere ez zait sortzen eta... asímeva! Eta argazkiak erantsi eta hori dena, noizbait egin dut, baina kasualidadez ateratzen zait ondo, permisoen asuntu hori ez baitut kontrolatzen eta, proba hemendik eta proba handik, halako batean uzten didate argazkia bertan, baina... Eskertzen dut zuetakoren batek nik erdizka egindako lana zuzendu, bukatu eta dotoretzea! Saluditos Koro 08:19, 12 Apirila 2008 (UTC)

Nabarreria aldatu

Kaixo Unai, Nabarreria burgo maila zeukan ala ez begiratzen aritu naiz baina, momentuz, ez dut ezer aurkitu. Baliteke hasiera batean burgorik ez izana, baina suntsipenaren osteko berreraikuntzarekin agian bai. Begiratzen segiko dut. Portzierto, burgo ala burgu da euskaraz? -Utergar lankide eztabaida:Utergar

Aizkorri-Aratzeko aldatu

Kaixo Unai. Garan eta Berrian Aizkorri-Arazko erabili izan dute ordea. Era berean, Zarautzeko eta Biarritzeko hitzen erabilpenak ere aurkituko dituzu Eusko Jaurlaritzaren gunean bertan, baina Zarauzko eta Biarrizko beharko lukete, Zarautze eta Biarritze izenez ari ez garela argitzeko, Aizkorri-Araitze izenaz ari ez garen bezala. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:30, 13 Apirila 2008 (UTC)

Pasa den azaroan honen inguruko eztabaida ireki nuen Itzul posta-zerrendan, eta bertan ikus dezakezu e epentetiko hori erabili edo saihestea ez dagoela batere argi, Euskaltzaindiak ez baitu oraindik ezer erabaki. Dena dela, ni epentesia saihestearen aldekoa naiz, goian azaldu dizudan Zarautze/Zarautz bezalako nahaste posibleengatik. Aizkorri-Aratzeko esanez gero, inork pentsa dezake Aizkorri-Aratze izeneko leku batez ari garela, ezta? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:39, 13 Apirila 2008 (UTC)

Kaixo Unai aldatu

Eku bandostres, ketama la gaizo, seratuka ma tero, tamtamgorri, tamtamtangou, ljuta ausao, orrialde metxatak dirom te, dirum ta, dirum tarararará! --83.44.117.81 23:54, 14 Apirila 2008 (UTC)

Argi dago Wikipedia eta euskara ezagutzen dituzula. Ikusi dut Leondik idazten duzula. Zer duzu nire aurka?--Unai (esaidank) 07:05, 15 Apirila 2008 (UTC)

Laguntza arkitektura itzulpen batekin aldatu

Iepa Unai! Ea ba, asteko herria dela eta, serio jarri naiz berriz udalerriekin, gaurkoan Santa Grazirekin. Informazioa batzen nengoela, gaztelerazko wikipediako artikuluarekin egin dut topo, elizari buruzko informazio garrantzitsua duelarik. Dena dela, arkitekturarekin galdu egiten naiz. Itzuliko zenidake hau mesedez? Gero Ikustekoak atalean azpiatal bat eginda elizarentzako nahikoa litzateke. Eskerrik asko aldez aurretik.--Janfri; bai esan?   10:32, 15 Apirila 2008 (UTC)

neuk zabaldu nuen txamizo hau aldatu

bai, hemengo aittitta nauk...kar kar kar Aldizkari batean wikipediari buruzko artikulu bat ikusi nuen eta eu domeinua libre zegoenez...ba horixe hartu neban...kar kar kar Bai, halaxe da. Garai hartan oso jende gutxi zegoen eta gainera ni nahiko torpea naiz. Batek azal guztia aldatu zuen. Horrexegatik izango da.... auskalo! baina data ondo jarrita dago. 2001ean, hain zuzen. Nahiko lan polita egin duzuela ikusi dut. 25.000 artikulu!!!! juer!

interwikiak aldatu

nola jartzen dira? horixe jakin nahi nuke.

Kausalak... aldatu

Aupa txo, hauxe ikus daiteke azken aldaketen weborrian: "Idistavisoko gudua izenburua Idistavisoko gerra(r)engatik", baina hor ez dago kausarik. Hor truke bat egiten da, beraz, ez legoke hobe -(r)en truke esatea... Ah! galdera bat; ba al dago Euskalerriko historiari buruzko talderik? Ez litzateke interesgarria bat sortzea? Zergatik beste herrialdeetakoa idatzi, gurea bete ez dugunean? Orain bai, nire sinadura doa: Drpolilla 09:28, 19 Apirila 2008 (UTC) Mila esker!

kategoriak aldatu

eskerrik asko, unai. Hor ibili naiz kategoria jarri guran, eta zalantzati nengoen. Ez daramat denbora asko wikipediarentzat artikuluak idazten eta garbi dago oraindik asko ikasi beharrean nagoela.

administradoreak? aldatu

eta nortzuk dira administradoreak hemen? Jo, zalantzaz betekotsut eztabaida weborria. Hau al da zalantzak plazaratzeko tokia, ala beste era bat al dago? merci!

Zuiako armarria aldatu

Aupa Unai!

Galdera bat: Zuia udalerria eta Zuia-Gorbeialdea kuadrilako armarriak berdinak al dira? Hala izatekotan, uste dut kuadrilako armarria jarri beharko litzatekeela udalerrriaren artikuluan, askoz itxurosoagoa delako. Ondo izan.--Janfri; bai esan?   11:19, 24 Apirila 2008 (UTC)

ene! Berriro alemanak aldatu

Ai ene! Artu dute ENTLIK-ekin wikipediako alemanak e? blokeatuta egon beharko litzazteke betiko. Wikipedian gero eta bandalismo gehiago deu. Pentsatu al dozue zu, josugoni, eta Oreretak administratzaile botereak izatea? eta beno, Assar, eta Marklar ere, baina ez dira zuek bezain "veterano" wikipedian, ulertzen? zer deritzozu? Zeozer egin beharko da administratzaile batzuk ez dauden bitartean, beti edozein mementuan egon daiteke bandalismoa, eta gainera ederra, eta wikipedia hontan admin dexente-gutxi daude, esate baterako simple-english wikipedian 28 edo aministratzaile deute. Hitzegingo deu, aio!--Enzaiklo Ezt ekarpenak 18:47, 25 Apirila 2008 (UTC)

Blokeo Eskaera aldatu

Blokeoa   Egina. Kontu arkitektonikoagoan, nik neuk ez dut erabili, ez delako doakoa (Creditransagaz doa, baina ez dakit zenbat kostatzen dauen). Ereaga hondartza eta Algortako erdigunea komunikatzen ditu. Ezingo nizuke esan zein abiaduratara doan, baina ez dut uste azkarregi doanik. Batzuk ez daude oso pozik berarekin, garestia omen delako eta udako egunetan bero larregi dagoelako bertan (bentilaziorako leiho txiki bat bakarrik du)

Dena dela, nik beste bat erabili izan dut (doakoa), Bilbon dagoena, Prim eta Zabalbide kaleak lotzen dituena. Hori behintzat oso ondo dabil, abiadura normala, bentilazioa ere ona... Lagundu izana espero dut.--Janfri; bai esan?   12:29, 27 Apirila 2008 (UTC)

Koordenatuekin lana aldatu

Iepa! Bai, oso egokia ikusten dut... baina ni ez naiz nagusia. Nik egin ditudan aldaketak horiek dira, eta fruituak ematen daude koordenatuen kontaje orokorrean. Igo eta igo dabil, ea hilabete honen buruan kasua egin ahal diguten eta gure lekuak mapan ikusi ahal ditugun! -Theklan · ezt  · @   09:34, 11 Maiatza 2008 (UTC)

Eskerrik asko! Baina Assarrek baimen handia eman beharko luke... kartografoek lana egiten dute, beste batzuk google eartheko datuak irakurtzen ditugu. Karkar!-Theklan · ezt  · @   09:39, 11 Maiatza 2008 (UTC)

Brigiden komentua aldatu

Mmmm, ez nuen ikusita (egia esan ez nekien existitzen zenik ere XD). Bai, arrazoi duzu, orain noa desegitera. Ondo izan!!--Janfri; bai esan?   09:01, 16 Maiatza 2008 (UTC)

Hasi naiz itzulpena-edo egiten emandako orri horretatik euskarara Wikipedia:Egilearen eskubideak orrialdean. Uste dut garrantzitsua dela era horretako dokumentazioa euskaraz eta gure wikipedian izatea. Ondo izan.--Janfri; bai esan?   13:27, 16 Maiatza 2008 (UTC)

Bikain! aldatu

Kaixo UFdB. Bikain eman beharko diozu, bai! Lanak bikain merezi badu, noski... Pozten naiz eskolako ikasle batek argazkia erabili izana. Zuk diozun moduan, geroz eta jende gehiagok erabiltzen du wikipedia eskolan eta lanean. Horregatik, kontu handiz ibili behar da edukiak sartzean, batez ere euskarazko terminologia kontuetan. Bestela, jendea nahasteko arriskua dago... Jarraitu horrela! (eskolan eta hemen) --josugoni (erantzun hemen) 12:01, 18 Maiatza 2008 (UTC)

Arrazoia duzu aldatu

Kaixo! Arrazoia duzu, txantiloian aldaketa batzuk egin ditut eta hori de facto aldatu dut, baina emaitzan gehiegi konturatu gabe. Ah! Eta mendialdea jarri dut Lagran eta Urizaharra eta alde hori horrelako izena eman ohi zaiolako. Baina kenduko dut. -Theklan · ezt  · @   10:34, 22 Maiatza 2008 (UTC)

Zerbait jartzea hobe litzateke, bestela desajustaturik geratzen da testu osoa... bide batez, ez dakit egokiagoa den hektarea edo kilometro koadrotan jartzea, baina hobe geratzen denez txantiloian kilometro koadrotan jarriko dut. -Theklan · ezt  · @   11:15, 22 Maiatza 2008 (UTC)
Beno, Arabako Erdialdea jarri dut, horrela sailkatzen delako artikuluan bertan agertzen den bezala. Baina ez dakit, oraindik ere Mendialdea jar daiteke, edo ezer ere ez! -Theklan · ezt  · @   11:20, 22 Maiatza 2008 (UTC)
Sakonduz. Arazoa hirukoitza da. Urizaharra Mendialdean sartu daiteke, Lañu Trebiñun eta Lagran... Arabar Errioxan (Auñamendi Entziklopedia). Beraz lur komunal arraro bat suertatzen zaigu hemen erdian. Nire proposamena eskualdean edo Erdialdea jartzea edo Mendialdea jartzea litzateke...
Baina Auñamendin ere Lagran ordez Pipaon jartzen dute eta horrek beste arazo bat sortzen digu. Nik uste zerbait komentatu didazula baina ondo dagoela gai hauen inguruan eztabaidatzea... beste wikipedia batzuetan artikulu bakoitzak dauka bere eztabaida, eta horrela askoz wikipedia hobea eraikitzen dugu. -Theklan · ezt  · @   11:29, 22 Maiatza 2008 (UTC)

Swadesh aldatu

Aupa Unai. Lexiko eta hiztegigintza kontuak irudikatze nahia besterik ez da irudia sartzearena. Ez dakit aukerarekin asmatu nuen (akaso ez, zuri zalantza sortu baitzaizu). Kentzeak ez dio kalterik egingo. Ondo ibili eta hurren arte. Edozertarako, hemen gabiltza. Anderrena 19:06, 22 Maiatza 2008 (UTC)

Mezuaz aldatu

Agur! Eskerrik asko mezuarengatik. —Hegibeltz 11:32, 30 Maiatza 2008 (UTC)

Bernedo eta Kanpezu aldatu

Aupa Unai! Aldaketa batzuk egin ditut Bernedo eta Kanpezuko artikuluetan, zehazkiago euren herrietako batzuetan (Urbisu, Kintana...). Ikusiko duzun bezala, herrien izenak aldatzeko Euskaltzaindiaren onomastika datutegian oinarritu naiz. Hala ere, zu ibili ohi zarenez Arabako herriekin, badaezpada ere komentatzen dizut... Horrekin lotuta, Euskaltzaindiren arabera, Kanpezu udalerriko auzoburua (edo herri nagusia) Santikurutze Kanpezu da. Hori aldatu egin dut artikuluan eta baita aurkibidean ere, baina ez dut Kanpezukoaz aparte artikulurik sortu, auzoburua denez... Hala ere, hori zure esku uzten dut. Ondo segi! --Orereta (erantzunak) 13:10, 5 Ekaina 2008 (UTC)

Euskaltzaindiaren zera horretan "Okina" sartuz gero, Okina eta Okinawa soilik aipatzen ditu... Kendu dut (Bernedo) hori, hortaz (aurrerago Okina izeneko beste auzo, mendi edo dena delako agertzen bada, beti aldatu daiteke. Aio! --Orereta (erantzunak) 13:31, 5 Ekaina 2008 (UTC)

Botaren arriskuak aldatu

Bai, beste artikulu batean ere konturatu nintzen hori egin zuela, baina garaiz. Hau guztiz pasatu zait -eta hori egon nintzela ekarpenak egin ziren artikuluak begiratzen... Enpin, nik dakidala ez dago zer eginik horretan, adi egotea besterik ez. Eskerrik asko!--Janfri; bai esan?   19:33, 10 Ekaina 2008 (UTC)

Bai ikusi dut, kontua erreferentzia modura liburu jakin bat jartzean dago arazoa, nik ingelesetik itzuli nuenez, bertan begiratu egin dut, baina begi bat izan beharko dut jarrita artikulu horretan. Ondo izan.--Janfri; bai esan?   09:38, 27 Ekaina 2008 (UTC)

Jatearen egiak aldatu

Jaja zu ere? jasaus orain dela 2 hilabete grabatu genuen astuta ta guzti neukan jaja Donostiko parte zaharreko bizpahiru tabernatan grabatu genuen jaja. Kubata horiek aktoreei (jaja!) bakarrik jartzen zizkiguten bestei basoka normala. Alkohola portzierto egitazkoa zen e, ajearena antzerki pixkat jaja. Ondo segi --Kabri, (erantzunak hemen)   16:37, 27 Ekaina 2008 (UTC)

"Unai Fdz. de Betoño/2008ko 1. seihilabetea" erabiltzailearen orrira bueltatu.