Lankide eztabaida:Theklan/2010ko azaroa

Eraikin infotaula aldatu

Kaixo, Theklan. Txantiloi:Eraikin infotaulan aldaketa bat egin nahi nuke eta zure laguntza eskatzen dizut. Eraikin horren kokapenmapa agertzeko dagokion herrialdearen ISO kodea sartu eta listo. Baina adibidez, eraikin hori hiri mapa batean kokatu nahi baldin badut, adibidez New York, Berlin, Buenos Aires, Gazteiz... eraikin hori hiri mapa batean hobekiago kokatzeko: ezin dut, derrigorrean herrialdearen sailan bere ISO kodea sartu behar delako. Horregatik, jakin nahiko nuke eta infotaula hori eraldatu eta bi aukerak eskeini daitezkeen: herrialdearen edo hiri/herriaren kokapen mapa ager dadila. Ez dakit ongi azaldu nahizen, zalatzarik izan ezkero esaidazu. Gero arte. -Euskalduna esaidak hemen 19:40, 2010ko azaroaren 7a (UTC)

Aizu, Berlingo katedrala eta Buenos Airesko obeliskoa artikuluetan froga egin berri dut eta ederki gelditzen da. Eskerrik asko, Theklan. -Euskalduna esaidak hemen 22:02, 2010ko azaroaren 7a (UTC)

Hiri orokor infotaula aldatu

Kaixo, Theklan. Zorionak geografiaren arloko informazioa osatzen egiten ari zaren lan nekaezinarengatik. Mapak bikain geratzen ari dira, baina bada arazotxo bat: mapa probatzeko, Joyeux udalerriaren koordenatuak sartu ditut (frantses Wikipediako hamartar zenbakia hirurogeitar sistemara ekarrita), eta mapan ondo azaltzen da kokalekua, gero, zenbakitan jarrita, graduak besterik ez da agertzen, hau da, minutuak eta segundoak ez dira azaltzen. Beraz, zenbaki horretan klikatuz gero irekitzen den GeoHack orrian, kokalekua ez da zuzena, minutuak eta segundoak falta direlako. Zuzentzen saiatu naiz, baina koordenatuen txantiloian galdu egiten naiz, non eta zer aldatu behar den ezin asmatuz nabil. Zeuk konpontzerik bai? --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 15:31, 8 Azaroa 2010 (UTC)

Epa Theklan!! Lan bikaina udalerriena, baina gauzatxo bat. Erabili dezakezu hobeto {{Frantziako udalerri infotaula}}?? Udalerrien inguruan ere ari naiz lanean eta infotaulak txukuntzen eta berritzen ari naiz. Ondo segi!--An13sa 16:00, 8 Azaroa 2010 (UTC)

Hirien kokapena Frantziako mapan aldatu

Nik honela ikusten ditut denak: http://oi51.tinypic.com/ohpdw8.jpg Hau da, mapa hutsik eta horrialdearen behealdean puntua hiriaren izenarekin. Nire nabigatzailearen arazoa da agian? --Txuriurdin 22:11, 8 Azaroa 2010 (UTC)

Nafarroako bandera aldatu

Saiatu naiz arazoa konpontzen, baina ez dizut ezer ziurtatzen... Frantziako udalerriena azkenean zer?--An13sa 18:36, 16 Azaroa 2010 (UTC)

Kokapen mapak aldatu

Kaixo, Theklan. Google Earth programako koordinatuak erabiliz Txantiloi:kokapen mapa/Praga eta Txantiloi:kokapen mapa/Cardiff kokapen txantiloiak sortu berri ditut baina Cardiffko udaletxea edota Pragako Erloju Astronomikoa artikuluetan eraikin horiek ez dizkit ongi kokatzen. Zuk hau konpondu ahal dezakezun jakin nahiko nuke. Eskerrik asko aldez aurretik eta gero arte. --Euskalduna 21:45, 2010ko azaroaren 24a (UTC)

Taxotaula infotaula aldatu

Epa! Azken aldi honetan zenbait hegaztien artikulu (hobe esanda zirriborro) sortzen ari naiz. Iraute egoera sartzean automatikoki [[Kategoria:Arrisku larrian dauden espezieak]] eta [[Kategoria:Ingurune naturalean desagertutako espezieak]] agertzen dira baina faltan botatzen ditut beste kategoriak: ia arriskuan, arrisku txikia, eta abar (ikusi en:Category:Biota by conservation status edo es:Categoría:Taxones por estado de conservación), nik neuk egingo nuke baina ez dut txantiloi honetan hanka sartu nahi, zu ni baino trebeagoa zarenez, sortuko dituzu?. Eskerrik asko eta ondo izan. --Marklar 19:25, 30 Azaroa 2010 (UTC)

"Theklan/2010ko azaroa" erabiltzailearen orrira bueltatu.