Lankide eztabaida:Theklan/2008ko uztaila

Esteban Garibai aldatu

Kaixo Theklan, ikusi dut irudi bat igo duzula Garibairi buruz eta ezabatu egin nahi dutela. Nik mementu honetan asko erabiltzen ari naiz irudi hori eta abisatu egin nahi zaitut horretaz. Berez irudiak ez du copyright-ik Zubitegian, beraz espero dut laster konpondu ahal izatea arazoa. Zeozer behar baduzu esan mesedez. Istarí Imhotep 17:08, 2 Uztaila 2008 (UTC)

Irudia Literatura Zubitegikoa da, ezin da jarri argitaletxearen izena? hau da, armiarma? Istarí Imhotep 21:46, 2 Uztaila 2008 (UTC)
Azkeneko egilea esaten duzunean esan nahi duzu azkenekoz zeinek aldatu duen argazkia? horiek ez lirateke Literatura Zubitegikoak ere? euren orrialdean ez dago copyright-ik ez luke arazorik egon behar, ez? Istarí Imhotep 10:05, 3 Uztaila 2008 (UTC)

Txantiloien erabilpena aldatu

Kaixo Theklan zuregana zuzentzen naiz, gauzatxo bat jakin nahi dudalako. Wikipedian nabigazio txantiloiak jartzen ditugu errazago mugitzeko, baina nire ustez asko pilatzen direla iruditzen zait. Horregatik proposatu nahi nizuke ingelerazko wikipedian dagoen antzeko era bat egitea. Ikusi adibidez, ondorengo artikulua. Nabigazio txantiloiak taldeka daude antolatuta beste txantiloi zuri batzuetan, honela gaika ordena genitzake. Ondo izan. Andersalinas 10:02, 18 Uztaila 2008 (UTC)

Azterketa eta opor denboraldi luze baten ondoren, hemen naiz berriz. Galderatxo bat, interneten igotzen dituzten argazkien lizentzia nola jakin daiteke ba? Eta beste gauza bat. Alemaniarreko wikipediatik mapa bat hartu eta euskaratu nuen; mapa igotzean, alemaniarreko wikipediatik hartu nuela jarri nuen eta hala ere, ezabatu egin zidaten...ez det ulertzen...argazkiak igotze hau koñazo bat da!! —kanuto90 23:25, 31 Uztaila 2008 (UTC)

"Theklan/2008ko uztaila" erabiltzailearen orrira bueltatu.