Lankide eztabaida:Theklan/2007ko urria

Birmaniako banaketak aldatu

Gabon, Theklan! Aldaketa batzuk egin ditut Txantiloi:Myanmarren banaketa administratiboan. Batez ere, zatiketa hitza banaketa hitzagatik aldatu dut, egokiagoa-edo iruditzen zaidalako. estatu guztietan Banaketa administratiboa erabiltzen badugu, hobe hemen ere hitz bera erabiltzea, ezta? Gainera, zuk ere nonbaiten ipini duzu banaketa. Hala ere, ados e bazaude, lasai idatzi edo aldaketak desegin... --josugoni (erantzun hemen) 21:50, 11 Urria 2007 (UTC)

Aldaketak lankide orrialdean aldatu

Aupa! Zure lankide orrialdean aldaketa txiki batzuk egin ditut. Wikipedia Lehiaketako txantiloia eskuineko panelaren txantiloitik kendu eta zuzenean lankide orrialdean jarri behar izan dut, dagokion kategorian ongi ager zaitezen. Bestela, eskuineko panel hori sartzen zen kategorian, eta includeonly gehituz saiatu naizen arren, ez du funtzionatu. Ez da hain txukun gelditzen baina ez dut besterik aurkitu. Beste modu baten lortzen baduzu, aldatu lasai! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 19:02, 14 Urria 2007 (UTC)

Bai, itzela da! Hiri orokor infotaulan, adibidez, oso ongi etorriko zaigu hori. Oraindik bakarra baino ez dagoenez, euskaratuko dugu txantiloia? Kokapen mapa edo... –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 19:20, 14 Urria 2007 (UTC)
Bai, txantiloiaren izena euskaratzeaz ari nintzen, beste guztiak ez dut uste garrantzi handiegirik duenik. Txantiloi:Kokapen_mapa izan liteke nagusia, eta ondoren ISO kodeak balia genitzake, Txantiloi:MMR_kokapen_mapa moduko txantiloiak sortzeko. Metodo hau erabiliko bagenu, herrialdearentzako erabiltzen dugun kodea (hiri orokor infotaulan, adibidez, kodea2 izenekoa) balia genezake zuzenean kokapena egiteko, eta ez dago kokapen irudia zehaztu beharrik ere. Dena dela, oso baliagarri ikusten dut hau beste herrialde batzuentzako, baina agian Euskal Herrikoekin hobeto da orain dauden kokapen irudiak mantentzea ezta? Horrekin udalerriaren muga ere margotuta ageri delako diot... goazen probak egiten eta zalantzak poliki-poliki argitzen. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 20:10, 14 Urria 2007 (UTC)
Euskaratu dut txantiloia. Kodea2 eta antzeko aldagaiekin egiteko esan dizudanari kasurik ez, konturatu naiz zuk ere horrela egina zeneukala. Bestalde, aukeran ematen da metodo hau erabili, edo ohiko irudietako bat erabili, beraz, bikain ;-) –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 20:43, 14 Urria 2007 (UTC)

Bandalismoa aldatu

Adi! Ongietorria eman diozun Vert01 lankideak aldaketa bandalikoak egin ditu Wikipediako portadan! Ni saiatzen ari naiz bere aldaketak borratzen baina joan behar dut. Ea norbaitek blokeatu dezakeen... Aio!

Vert delakoa aldatu

Iep, ba a zer tipoa argazki hauek igo dituenak eta egindako aldaketak... uste dut betirako blokeatu beharko genukeela baina tira hilabete bat. Artikuluak bi modutara soilik blokeatu daitezke, administratzaileek soilik aldatzeko edota erregistraturiko lankideek soilik aldatzeko. Aio! Kabri, (erantzunak hemen)   18:48, 16 Urria 2007 (UTC)

Larrabetzu aldatu

Aupa! Bai, txantiloiena oso ondo egongo zen, baina tamalez ez dakit piperrik be horiei buruz, zelan egiten diran eta abar. Laguntzen badeustazu, primeran.

--Patxi lurra 18:40, 18 Urria 2007 (UTC)

Beheko taula gehituko deutset besteei, mila esker!

--Patxi lurra 18:45, 18 Urria 2007 (UTC)


Bufa! Hori da lana egin dozuna. Zeuk egindako taula sartu dot auzo guztietan, orain bakarrik betetzea falta da...

--Patxi lurra 20:10, 18 Urria 2007 (UTC)

Hernaniko auzoak aldatu

Aupa! Izan ere, Larrabetzuko auzoen txantiloia copy-pasteatzen egin det Hernanikoa ;) Aingeru 15:53, 24 Urria 2007 (UTC)

Ondo, saiatuko naiz erabiltzen ea zer moduz. Mila esker! Aingeru 16:22, 24 Urria 2007 (UTC)


Oiartzungo auzoak aldatu

Ba eginez gero, ederto, dena den, azaltzen badidazu nola egin daitekeen saiatu naiteke, bide batez beste heri batzuetan egiteko. --Jo Ta Akatu 19:46, 24 Urria 2007 (UTC)


gimnasia aldatu

arratsaldeon, theklan, bengoanaiz,eske nola ni ere naiz lankidea ba egin nuen orrialde bat gimnasia-koa baina nola ez neukan denborarik ez nuen bukatu eta jarri nuen orrialdean beste batek segitzea baina orain berriz begiratu dut eta ez dagoela testurik jartzen dit zergatik? zer egin behar dut orrialde bat aldatu edo egitean or gelditzeko eta ez borratzeko?

Harluxet aldatu

Kaixo Theklan! Bai, gogoratzen dut horretaz hitz egiten egon ginela; baina Harluxeten gunean bertan, inon jartzen al du Creative Commons lizentzia bat erabiltzen dutela? Eta zein Creative Commons lizentzia da? Lizentzia motaren arabera, litekeena da GFDLarekin bateragarria ez izatea, adibidez ez-komertziala baldintza badu... horretaz guztiaz badakizu zerbait? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:43, 30 Urria 2007 (UTC)

Almazán vs. Almazán aldatu

Perdona las molestias, no lo sabía. ¿Existen acentos en euskera? --Chabi 19:34, 30 Urria 2007 (UTC)

Koordenatuak aldatu

Kaixo, Theklan! Koordenatuekin gora eta behera ibili zarenez, zuri galdetu nahi nizun hurrengo zalantza: Koordenatuetan zergatik ez daude segundoak? Izan ere, segundoak jarri gabe, koordenatuak ez dira batere zehatzak (esate baterako, Barakaldo ibaiaren beste ertzean dago). Hala ere, Lapuebla Labarkan segundoak jarri ditut, baina orduan, koordenatuen gainean sakatzerakoan ez zait mapa irekitzen. Argituko al zenidake zerbait? Eskerrik asko. --Unai Fdz. de Betoño 16:38, 31 Urria 2007 (UTC)

Barkatu, oraintxe sartu naiz berriro, eta oraingoan bai sartzen dela mapan. Beraz, galdera bakarrik izango zen ea zergatik ez diren segundoak sartu herri gehienetan. --Unai Fdz. de Betoño 16:40, 31 Urria 2007 (UTC)
"Theklan/2007ko urria" erabiltzailearen orrira bueltatu.