Lankide eztabaida:TXiKi/2006ko abuztua

Active discussions

Artikulua sortuAldatu

Arrastion TXiKi. Mesedez, itzuli ahal duzunean ondorengo orria: MediaWiki:Createarticle. Honez gain, badaude erabiltzaile batzuk bot bezala izendatu beharko liratekenak. Agian burokraten lana da hori. Eta azkenik, aldaketak egiteko hitz berezi gehiago izango bagenituzke hobeto izango zela iruditzen zait. Ingelesezkoan dutena argia iruditzen zait eta ikur nahikoekin. Dena den, zuk ikusi zerbait kentzea nahi baduzu. Gutxienez lotura bat utziko dizut hemen. Eskerrik asko.—Barrie · (erantzunak hemen) 18:55, 14 Abuztua 2006 (UTC)

Eguneroko erabileran sobran daude zuk esandakoak (grekera...) baina loturaren bat utzi beharko genuke gutxienez azaltzen diren nonbaitera. Izan ere, matematika eta beste zientzia batzuetan oso erabiliak dira ikur hauek. Alfabeto desberdinak ikustarazteko beste haukera bat galizierazko wikipedian dute. Asko gustatzen ez zaidan arren, esan behar dut oso erabilgarria dela. Eman begirada bat.
Nik ere hizkuntzen arteko loturak jartzen ditut baina erabiltzaile batzuek bot gehigarria dute izenean. Adibidez: Escarbot. Eta beraien lankide orrietan argi adierazten dute bot lana betetzen dutela. Dena den, ez du garrantzi asko.—Barrie · (erantzunak hemen) 09:14, 15 Abuztua 2006 (UTC)


Artikuluen izenburuakAldatu

Dirudienez egiten ari naizen berbideraketak gaizki eginak daude ezta? Lehenagotik zeuden artikulu batzuk erreferentzia bezela hartuta egin ditut, adibidez Raul Castrorena. Euskerazkoan beraz tilderik gabe? --birasuegi 11:43, 17 Abuztua 2006 (UTC) Eskerrik asko--birasuegi 13:08, 17 Abuztua 2006 (UTC)

NamespaceAldatu

Arrastion informatikari. Oraingoan ere laguntza eske nator. Jakin nahi nuke ingelesezko namespace izenarentzat ba ote dagoen euskarazkoa ere. Gaztelaniaz espacio de nombre itzulpena erabiltzen dute eta ez dakit guk ere berdin egin behar genukeen. Ez badakizu ongi zertaz ari naizen, laguntza orri bat sortzekotan nahiz en:Help:Namespace-tik. Lasai erantzun; zenbat eta gehiago tardatu orduan eta lan gutxiago egingo dut ;)—Barrie · (erantzunak hemen) 13:49, 17 Abuztua 2006 (UTC)

Niri bururatzen zitzaidana azken hori zen, izen espazioa, eta ez zitzaidan bat ere gustatzen. Izen-tartea beste gauza bat da.—Barrie · (erantzunak hemen) 14:07, 17 Abuztua 2006 (UTC)

TuvicBotAldatu

I've reacted on my talk page at nl-wiki. --Tuvic 12:27, 18 Abuztua 2006 (UTC)

Again. --Tuvic 12:46, 18 Abuztua 2006 (UTC)
Once more. --Tuvic 13:05, 18 Abuztua 2006 (UTC)
I've replied with "Ok, thanks. If there are ever any trouble, my talk page is always open for suggestions or remarks." --Tuvic 12:10, 28 Abuztua 2006 (UTC)
Translation added. You'll see it in use when the next run starts. --Tuvic 09:17, 29 Abuztua 2006 (UTC)

ZirriborroakAldatu

Gauon TXiKi. Eskertuko nizuke zirriborro oinarria txantiloian hurrengo kodea idatziko bazenu dagoenaren ordez (aldatzeari eman beharko diozu kodea ikusteko):

  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

<noinclude>[[Kategoria:Zirriborro txantiloiak| ]]</noinclude>

Itxura berdina du baina bigarren irudi bat gehitzeko aukera emango duela uste dut, proba orrian ikus dezakezun bezala. Zerbait hobetu edo aldatzea nahi baduzu egin lasai eta eskerrik asko.—Barrie · (erantzunak hemen) 21:38, 21 Abuztua 2006 (UTC)

Eta honekin lotuta ez dagoen arren, hor doa beste eskakizun bat. MediaWiki:Copyrightwarning orrian ordezkatu zenezake
<charinsert><nowiki>#REDIRECT [[_]]</charinsert>

honegaitik?

<charinsert><nowiki> #REDIRECT [[+]] </charinsert>
Horrela, testu bat aukeratuta baduzu orri eragiten dio loturak.—Barrie · (erantzunak hemen) 22:04, 21 Abuztua 2006 (UTC)
Gauon TXiKi. Zirriborro txantiloi gehiago sortu baino lehen (herrialde desberdinetako pertsonaien biografiak...), ez nuke jarraituko orain arte daudenen izenburuen estiloa. Adibidez, Txantiloi:Errioxa geografia zirriborro. Izenburuak kohesio gehiago eduki beharko luke. Adibidez, Txantiloi:Espainiako biografia zirriborroa. Zer diozu?—Barrie · (erantzunak hemen) 22:23, 22 Abuztua 2006 (UTC)

Azaleko kategoriakAldatu

Arrastion TXiKi. Azalean azaltzen diren kategoriak ordenatuko nituzke pixka bat, dauden batzuk kendu eta beste batzuk jarriz. Izan ere, informatika zientzia bat da; Kategoria:Bestelakoak ezabatzeko proposamena egin dut... Gainera, arte eta kultura desberdindu ditut. Elkarrekin lotuta dauden arren, kategorizatzerakoan desberdindu beharko zirela iruditu zait. Zuk esango didazu ongi egin dudan; bestela, Kategoria:Arteak eta Kategoria:Kultura lotzea baino ez dago.—Barrie · (erantzunak hemen) 17:01, 23 Abuztua 2006 (UTC)

Oraintxe bartan joan naiz honi buruzko eztabaida bat jartzera txokoan. Ingelesezko Wikipedian, gutxienez, pluralean bakarrik jartzen dut (adibidez: sports). Egia esan, nik bi kategori desberdin sortuko nituzke: kirola eta kirolak. Baina orain arte, interwikiak eta beste lotura batzuk jartzerakoan, euskarazkoan ere pluralean sortu ditut. Gainera, kategoria hauek biltzen zituzten artikuluek, orain artekoek, pluralean egotera bultzatzen zuten kategoria. Hau da arrazoia, baina gerora begira bi kategoria desberdin badaude hobeto izango da (kirola eta kirolak). Bot-ei egindako eskaerak kendu egingo ditut horrela erabakitzen badugu.—Barrie · (erantzunak hemen) 17:20, 23 Abuztua 2006 (UTC)
Barkatu, ziurrenik gaizki ulertuko da eta gehitu nahi dut Kategoria:kirolak Kategoria:kirola-ren azpikategoria izan beharko zela.—Barrie · (erantzunak hemen) 17:41, 23 Abuztua 2006 (UTC)

Aldaketa berriak-eko taulaAldatu

Arrastion TXiKi. Aldaketa berriak-eko taulan (MediaWiki:Recentchangestext) aldatu loturaren alde bakoitzean, <span class="plainlinks"> aurrean eta </span> atzean idazten badugu lotura bakoitzaren bukaeran azaltzen den gezitxoa kendu daiteke. Loturei buruzko orrian azaldu dut, edo nahi izan dut. Ez da kasu askotan erabili beharko baina uste dut kasu honetan merezi duela.—Barrie · (erantzunak hemen) 14:07, 26 Abuztua 2006 (UTC)

Bot-akAldatu

Ba bai, Thijs!bot eta TuvicBot delakoa Wikipedia garrantzitsuenetan daude bot estatusarekin eta gu ere onartu beharko ditugu... (geure onerako noski). Eta hemendik aurrera, beste guztiak eztabaidatuko ditugu, beste wikietan nolako baldintzak ezartzen dizkien etab. Oraingoz, bi hauek eta kitto ados? Kabri, (erantzunak hemen) 11:31, 28 Abuztua 2006 (UTC)

Kategorien interwikiakAldatu

Kaixo! Arrazoia daukazu, barkatu... hementxe arazoa da ingelesez ez direla mikroforaminiferoen inguruko ia-ia aritkulurik existitzen eta beraz ez dudala jarri kategoriak ere ez daudelako oso zehaztuak. Hala ere nik ideia dut euskaraz nahikoak jartzeko... oraintxe begiratuko dut. Aio! -Theklan 21:06, 30 Abuztua 2006 (UTC)

-(e)ko amaiera urteekinAldatu

Hau dena konpontzeak lan asko ekarriko duela argi dago. Baina, dudarik gabe, ongi jartzearen aldekoa nahiz. Momentu honetan gutxienez ez dakit txantiloiak nola konpondu genitzakeen eta zuk badakizu nola egin, ba aurrera. Jaiotza eta heriotzekin sortutako kategoriak ere lagungarriak izan daitezke; baita bilaketak egiterakoan ere. Azkenengo galderan, ordea, gertaerak kategoriari buruz ere galdetu didazu. Beste hizkuntzetan ez dut horrelakorik ikusi eta oso zaila iruditzen zait kategoria horretan zein artikulu joan beharko zen erabakitzea.

Ez dakit zerbait egiten hasi behar naizen (begira egoteaz gain animatzen ere badakit ;-). Zuk esango didazu.—Barrie · (erantzunak hemen) 09:48, 31 Abuztua 2006 (UTC)

"TXiKi/2006ko abuztua" erabiltzailearen orrira bueltatu.