Lankide eztabaida:NSM22/Proba orria

Irakaslearen feedback-a 23-4-16

aldatu

AGURAINDARRAK

MUTUALISMO

Igone.23.4.16. Oso ondo doaz. Lana oso garatua daukete. Edukien aldetik hobekuntzak egin ditzakete.


Iturri bibliografiko egokiak dira, hori bai, denak gaztelaniaz.


Hemen hobekuntza aldetik aholku batzuk:

- Mesedez, picabuyes euskaraz jarri! (izen zientifikoa bilatuz egin ohi dira horrelakoak).

- Alderdi biologiko eta zientifikoen zuzentasunari erreparatu iezaiozue mesedez. Esaterako larria den akats bat detektatu dut: izen zientifiko batzuk etzan gabe jarriak zinituzten.


- Mutualismo harremanean parte hartzen duten organismo guztiek onura lortzen dute egoera horretatik.


- Zuen artikuluan aurkitzen dudan arazo handiena edukiak egiten dituzuen sailkapen mota desberdinen artean mailakatzea ulertzea da. Hau da, argiak izatea kasu bakoitzean kontatzen duzuen horretan. Lehenik eta behin, zuen artikuluan “zeintzuk dira mutualismo motak” deituriko atala duzue. Hemen, lehenik eta behin, borondatezko mutualismoa edo sinbiosia eta nahitaezkoa aipatzen duzue. Akaso adibide gehiago behar dira hau ulertzeko. Nire aburuz, bigarrenean likenak sartzea ezinbestekoa da. Gero, mutualismo orokortua eta espezializatuan sartzen zarete. Honek nahasmendua sortzen du, beraz, ideien arteko lotura egokiak egin, umeak azalpenetan galdu ez daitezen.

Ostean, onura mailen deskribapenak zehazteko atal desberdin bat sortu duzue. Nik hemen gutxienez izenburua aldatuko nuke eta akaso azalpenak argitu. Hemen erlazio konkretu bakoitzean izaki bizidun bakoitzak lortzen duen onura motari buruz ari zarete. Argiak izan nahasmendua ez sortzeko. Akaso honek balio dezake: Mutualismo harremanetan zein onura mota lor daitezke?


Kontutan izan artikulua umeentzako ulergarria, eta erakargarria izan behar duela, eta dudarik gabe, balio didaktikoa ere izan behar du. Hau da, haurrak ikasterakoan ikasteko gaiari lotuta izan ditzaketen zailtasunak kontutan hartu behar dituzue eta hauei aurre egiteko bideak proposatu behar dituzue artikuluan (azalpen argia, adibideak eta analogiak gehituta). Gainera, zuen gaia ingurumen hezkuntzarekin eta garapen iraunkorreko helburuekin lotu behar duzue. Kasu honetan, garapen iraunkorrerako helburuak eta jasangarritasun hezkuntzari dagokionean, mutualismo harremanak naturaren zaintzarako eta biodibertsitatearen kontserbaziorako duen garrantzia goraipatzea funtsezkoa da:

- Mikorrizen papera ere hemen aipatzea funtsezkoa da nire ustez. Landareen %70etik gora harreman honetaz baliatzen dira. -> horregatik mendira onddoak hartzera goazenean ez dugu lurzorua gehiegi mugitu behar; edo basogintzan zuhaitzak mozterakoan zuhaitz zaharren bat lekuan uztea garrantzitsua da eta lurzorua gehiegi ez mugitzea ere.  


- Polinizazioak duen garrantzia eta horregatik nekazaritzan intsektuak mantentzea ahalbideratzen dituzten paisaia mosaikoak garrantzitsuak dira (zuhaizkak eta sastrakak mantenduz ortuan artean)…


- Etab.


Gogoratu ere, artikuluaren bukaeran "Gehiago jakiteko" atal bat gehitu behar duzuela ikasleentzat interesgarriak izan daitezkeen estekekin. Bertan ez dituzue soilik jarriko estekak, baizik eta azalpen xume bat nora bideratuko dituzuen esanez.

Espero dut aholku hauek zuentzako baliagarriak izatea. Bcppaagi (eztabaida) 19:25, 16 apirila 2023 (CEST)Reply

"NSM22/Proba orria" erabiltzailearen orrira bueltatu.