Euskal eboluzioaren fase batean nago ǃ
Euskal eboluzioaren fase batean nago ǃ
Kontuz !
Kontuz !
Nire euskararen mailarengatik eta euskal eboluzioaren fase batean nagoenez, ez kezkatu, zuzen dezakezu egiten dudan lana niri baimenik eskatu gabe ǃǃǃ Begi-keinua Eskerrik asko !!!

Eskerrik asko maparengatik aldatu

Egun on (Donostian) Zorion, mila esker zure maparengatik! Long time, hope you are doing well. Let us know when you are in the Basque Country so that we can meet and exchange WP views. Izan ongi! -Iñaki LL (eztabaida) 11:30, 19 otsaila 2017 (UTC)

Ados Iñaki, jakina kontaktuko dizut. Ez daukat arazorik euskaraz hitz egiteko beraz ez da beharrezkoa engelesez idatzea. Bestela ezin izango dut euskarazko wikipedia parte hartu, okerregia egingo dudalako, benetan. Ondo segi --Zorion (eztabaida) 04:17, 22 otsaila 2017 (UTC)
Ederki, Zorion! Elkar ikusiko dugu, izan ongi -Iñaki LL (eztabaida) 08:23, 23 otsaila 2017 (UTC)

Ken Zazpiː aldatu

Arratsaldeon Zorion. Ni bozkatu, bozkatuko dut baina frantsesez ia ia ezer ere ez dakit. Hori bai, zuk idatzitakoaren arabera euskara pilo bat dakizuǃ Eta hemen Ipar Euskal Herriko oso jende gutxi dabil, beraz animatzen baldin bazara, ongi etorriǃ Izan untsaǃ -Oraina (eztabaida) 19:22, 28 otsaila 2018 (UTC)

Gabon Oraina. Eskerrik asko zure konfiantzagatik. Duela gutxi hainbat apur gehitzen ditut baina frantsesezko wikipediak lan asko ematen dizkit Jakobinengatik edo euskaltzalekeriengatik. Han bakarrik naizenez eta asko askotan euskal kultura defendatu nahi dudanez beste aurreiritzien aurka, denbora falta zait...... bon, ikusiko dugu, poliki poliki, agian esaldiak eta xehetasun batzuk idatziko ditut. Bestela, laguntzarik behar baduzu frantsesez edo horrelako zerbait,ez zalantzatu eta esango didazu. Ondo segi ! --Zorion (eztabaida) 21:39, 28 otsaila 2018 (UTC) (Nire hurrengo tatooa Oraina bizi dut izango dela ;) haha!! )

Gurekin etortzeko gonbitea aldatu

Zure primerako euskera maila ikusita gurekin (euskerara) etortzera animatu nahi zaitut.

Frantzesez, Espainolez, Ingelesez... hau da inperioetako hizkuntzetan artikulu anitz daude idatzita. Bidali itzazu popatik hartzera jakobinoak eta etorri geurera.

Espainiako Erresumaren esakera batek dioen moduan kasu honetan "Lehoiaren buztana (edo isatsa) izatea" ohikoena da baina aldiz hemen euskarazko wikipedian eta EWKEn "saguaren burua" izango zinateke. Gainera Ipar Euskal Herriko ikutua oso ondo etorriko zitzaion Euskarazko wikipediari.

Adibidez hemen oso ezaguna (eta nire iritzirako oso ona) izan zen Frantziako Bienvenue chez les Ch'tis filma. Aldiz "Mission Pays basque", Ipar Euskal Herriarekin harremana duena guztiz ezezaguna da eta ez dago film honen artikulurik Euskarazko wikipedian. Nik ere ez dut ikusi eta honek eta horrelako gauza askok adierazten dutenez hegoalde eta iparraldearen arrakala ez da hain txikia.

Ba esandakoa, pentsatu eta zu zeu erabaki. Ondo segi.-Oraina (eztabaida) 09:57, 2 martxoa 2018 (UTC)

Zoritxarrez bi sinopsis eta gero (Bernie (filma) eta Mission Pays Basque), iruditzen zait akats gehiegi egiten ditudala horrela jarraitzeko..... errealitatearen printzipioak azkarki berriz harrapatu nau, ez da larria, c'est la vie !!!! beste maila banu aspalditik parte hartu nuke...bon, hemendik aurrera gauza txikiak gehituko ditut ;) -- Zorioneko nago le 4 martxoa 2018 à 11:00 (EOE)
Egunon Zorionǃ Denok ditugu akatsak. Ibilian ibilian ikasten da, badakizu ondo hori. Eta gehitu nahi duzuna gauza txiki zein handi. Guztion artean egiten dugu euskarazko wikipedia. Ezina, ekinez eginaǃ esakera dioen moduan. Segi geurekin oso ondo egin duzu eta. Hurrengorarte. -Oraina (eztabaida) 12:40, 6 martxoa 2018 (UTC)

Egun on! aldatu

Eskerrik asko Zorion zure ekarpenengatik, hemen zein EN WPn! Gauzatxo bat: zure aurkezpen orrian, idazleei buruzko koadroan, zera jartzen du: "idazle ondokoak dira". Ez da ongi ulertzen... zer da zehazki? Agur bero bat -Iñaki LL (eztabaida) 08:24, 30 martxoa 2018 (UTC)

Kaixo Iñaki, hobeto da nire ondokoak diren idazleak idatzea, ezta ? -- Zorionecho le 30 martxoa 2018 à 09:35 (EOE)
Ez dakit ondo ulertu dudan... "gehien maite ditudan idazleak" beharbada? -Iñaki LL (eztabaida) 22:57, 30 martxoa 2018 (UTC)
Zuzendu dizut! Agur bero bat -Iñaki LL (eztabaida) 09:34, 31 martxoa 2018 (UTC)
Eskerrik asko, ematen du nire euskararen maila altuagoa dela.... ;) Zuzendu nahi duzunean, ez daukat arazorik horri buruz eta aldi beheran ikasten dut. -- Zorionecho le 31 martxoa 2018 à 06:55 (EOE)
Tira, WPn hala da dena, ezta? Elkarri kopiatu, zuzendu, eta sortu (prefosta)! -Iñaki LL (eztabaida) 11:30, 31 martxoa 2018 (UTC)

Kaixo berriz Zorion! Ongi legoke (eta interesgarria da) zuk aipatu artikulu hau euskaratzea, besterik ez bada hiru paragrafoko artikulua osatzea. Euskal Herrirako badu bere garrantzia. Nik lagundu dezaket zuzenketak egiten; bestela ere, lasai, denborarekin egingo dut nik. Agur bero bat -Iñaki LL (eztabaida) 19:23, 4 apirila 2018 (UTC)

Ideia ona denez, Frantses Hizkuntzaren Karta sortu dut. Nire proba orrian jarraituko dut eta zirriborroan testua zuzen dezakezu. Hemendik aurrera, posible da denborarik falta zaidala baina egingo dut, pixkanaka pixkanaka. Zer diozu ? -- Zorionecho le 4 apirila 2018 à 20:11 (EOE)
Bada zerbait:) Bide batez, Quebeceko historia egin nuen duela hilabete batzuk, zerbait gehitu/zuzendu/aberastu nahi baduzu. Segi ongi! -Iñaki LL (eztabaida) 07:48, 5 apirila 2018 (UTC)
  Kaixo, Iñaki LLǃ Badaukazu denborarik zuzentzeko Kanadar pasabide, Ekialdeko Ordu-eremu eta nire proba orrian (Frantses Hizkuntzaren Karta), nire euskararen maila ikusiko dut nola nabilen. Hartu denbora, ez dago presarik. Eskerrik asko -- Zorionecho le 19 apirila 2018 à 08:42 (EOE)
Begiratuko dut! Agur bero bat -Iñaki LL (eztabaida) 16:52, 19 apirila 2018 (UTC)
  Kaixo, Iñaki LLǃ Eskerrik asko laguntzagatik. Lana asko dauzkat nire maila igotzeko... to be continued !!! -- Zorionecho le 22 apirila 2018 à 08:34 (EOE)
Ez horregatik. Hala ere, begiratu ongi aditzen denborak, batzuetan ez nekien seguru testua (Parti Quebecquois...) orainari buruz edo iraganari buruz ari ote zen (lehen ala egun?). Eutsi ikasteari:) -Iñaki LL (eztabaida) 20:57, 22 apirila 2018 (UTC)
  Kaixo, Iñaki LLǃ Nire okerra da, bitxia da baina Frantsesez normalean aditzen lehenaldia erabiltzen du, hemendik aurrera iragana erabiliko dut. -- Zorionecho le 25 apirila 2018 à 06:29 (EOE)

Kasilda Hernáez aldatu

Kaixo, Zorion. Frantsesezko Wikipedian ez dago Kasilda Hernáez euskal herritarraren biografia jasotzen duen artikulurik, nahiz eta Frantziako Erresistentziako kidea izan zen. Frantsesera itzuliko zenuke Euskarazko Wikipediako artikulua? Ondo izan. --Xabier Armendaritz   2018-04-09, 12:32 (UTC)

  Egina.   -- Zorionecho le 12 apirila 2018 à 12:14 (EOE)

Mesede bat. Altsasu auzia. aldatu

Egunon aspaldikoː

Mesede bat eskatu nahi dizut. Ia Altsasu auzia artikulua frantsesez egin ahal dezakezun. Hego Euskal Herriko gai garrantzitsu eta polemikoa da. Ingelesez ere badago labur eta txukun. Ba hori, astirik eta gogorik baldin baduzu, eginzazu arren, zuk primeran menperatzen duzun hizkuntza horretan. Ondo segi. -Oraina (eztabaida) 11:26, 10 maiatza 2018 (UTC)

  Kaixo, Iñaki LLǃ , ez dut oraindik ulertzen zer den 'autoaren arabera'. Bai, iruditzen zait 'Audience nationale' dela, baina nondik dator, zer da 'prozesu autoa'? -- Zorionecho le 11 maiatza 2018 à 09:53 (EOE)
Kaixo Zorion, autoa zuzenbidean erabiltzen den termino bat da, ikus hemen. Eskerrik asko artikulua hasteagatik! -Iñaki LL (eztabaida) 16:03, 11 maiatza 2018 (UTC)
  Egina.   -- Zorionecho le 13 maiatza 2018 à 12:19 (EOE)
Hau ere erabil dezakezu, nahi izanez gero. Izan ongi! -Iñaki LL (eztabaida) 13:52, 14 maiatza 2018 (UTC)
Eskerrik asko Zorion, langile apartaǃ-Oraina (eztabaida) 08:23, 17 maiatza 2018 (UTC)
Ez horregatik, uste dut zuzentzea beharrezkoa zela, horrelako auziak mugak gainditzen ditu eta gaur egun ez da asmatzen ahal. -- Zorionecho le 17 maiatza 2018 à 16:40 (EOE)

Hizkuntza gutxituetako leku izenei buruzko eztabaida aldatu

Egun on Zorion (hemen...)! Zer moduz? Aizu, badugu eztabaida garrantzitsu bat EU WPn hizkuntza gutxituak dituzten lurraldeetako leku izenak adierazteko hizkuntzari buruz. Albait eta eztabaida zabalena izateko eta zure testuingurua oinarritzat hartuta, interesgarria izango litzateke zuk bertan parte hartzea! Agur bero bat Iñaki LL (eztabaida) 09:24, 24 urria 2018 (UTC)

  Kaixo, Iñaki LLǃ , euskarazko WPn beria naizenez, ez dut eztabaidan parte hartu nahi. Errelitatearen printzipioaren eta hizkuntza gutxituen izenen «diskriminazio positibaren» arteko dilema da. Nire ustez, izan ezik kapitalak (Dublin) edo hiri ezagunak (Cork), nik bigarren aukera nahiago dut, hizkuntza gutxituen izenen sustapenaren faboretan nagoelako. Konpromozioa egiteko, 100.000 inguruko biztanleekin hiri bakoitzeko edo famatuenak (Galway), ingelesez, gainera hizkuntza gutxituz. Ikus dezakezunez, nire aukera oso zaila izango litzateke ezartzea . 10 egun barru, 3 astetarako Irlandera joango naiz, beste iritzia ote edukiko nuke. -- Zorionecho 25 urria 2018, 18:36 (EOE)
Zoragarri, bidaia on Zorion! Ezagutzen dut pixka bat, toki ederrak baditu. Bai, kontua da gutxienez, batzuetan, badirela hizkuntza gutxituen presentzia justifika dezaketen legeak, eta izen batzuek ez dute hizkuntza nagusiko tradiziorik ere euskaraz. Pixka bat aztertuko dut gaia, ea zerbait egin daitekeen, ez orain eta unibertsalki, baina bai zatika, garaipen txikiak. Ongi segi Iñaki LL (eztabaida) 21:23, 26 urria 2018 (UTC)

Euskal Herriko mendien euskal izena aldatu

Kaixo, Zorion. Lehenik eta behin, eskerrik asko Euskarazko Wikipedia hobetzeko egiten duzun lanarengatik. Ikusi dut «Repico» artikulua «Repiko» izenera aldatu duzula, Eusko Jaurlaritzaren web orri bat erreferentziatzat aipatuta. Kontuan izan orri hori ez dela arau-emailea, baizik eta zaharkituta dagoen entziklopedia batetik datorrela. Mendien euskal izena zehazteko, iturri fidagarriena Euskal Herriko Mendien Katalogoa da, Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia baitu.

Katalogo horretan, Repico ageri da; beraz, hori da (oraingoz) euskal izen egokiena. Ondo izan, eta segi wikipediagintzan. --Xabier Armendaritz   2019-02-16, 19:25 (UTC)

Katalogo horrek muga handi bat du: mendi altuenak bakarrik daude hor jasota. Beraz, mila metrotik beherako mendi asko ez dituzu Euskal Herriko Mendien Katalogoan aurkituko...
Edozein zalantza baldin baduzu, galdetu lasai, saiatuko naiz ahalik eta hobekien erantzuten. --Xabier Armendaritz   2019-02-16, 19:40 (UTC)
  Kaixo, Xabier Armendaritzǃ , milesker aldaketagatik eta iritziagatik. Galdera bat daukat zuretzat, nire ustez onak diren engeles eta frantsesezko terminologiaren arabera, iruditzen zait hamaika erru egin ditudala. Beti «mendilerroa» erabiltzen dut baina ez dakit zer izen eman behar dizkiodan mendilerroei ? mendigune ? Non ipini d(it)uzu sierra ?
Taula hori osa dezakezu, galduta nago euskara eta gaztelerazko bertsioarekin.   Eskerrik askoǃ -- Zorionecho 17 otsaila 2019, 23:16 (EOE)

Euskaraz Ingelesez Frantsesez Gaztelaniaz Adibidea
Mendia Mountain Montagne Montaña Anboto
Mendilerroa / Mendikatea Mountain range / Mountain chain Chaîne de montagnes / Massif de montagne Cordillera / Sierra Latxagako mendilerroa, Pirinioak
Mendigunea Massif Massif (montagneux) Macizo Erdialdeko Mendigunea (Frantzia), Bortzirietako mendigunea

Saiatu naiz taula hori ahalik eta gehien argitzen. Mendilerroa / Mendikatea kontzeptuen baliokidetzari dagokionez, nahasketa handia dago lau hizkuntza hauen artean, ikus dezakezunez. Uste dut geografiako kontzeptu espezializatuak eta jendearen erabilera arrunta nahasten direlako gertatzen dela... --Xabier Armendaritz   2019-02-18, 09:09 ([[UTC

Euskaraz Ingelesez Frantsesez Gaztelaniaz Adibidea
Mendia Mountain Montagne Montaña Anboto
Mendigunea / Mazizoa Massif Massif (montagneux) Macizo Bortzirietako mendigunea
Mendilerroa Range Massif de montagne Sierra Latxagako mendilerroa, Aralar
Mendikatea / Mendilerroa Mountain range / Mountain chain Chaîne de montagnes Cordillera Pirinioak, Erdialdeko Mendigunea
  Kaixo, Xabier Armendaritzǃ , Lehen, Erdialdeko Mendiguneak mendigunearen izena edukita ere, arazorik gabe mendikatearen izena emango liokete, ez da bere formazioaren arabera mendigune bat edo mazizo bat, berariazko terminologia da.
Bigarrenik, mendikatetarako euskaraz mendilerroaren hitz ere erabiltzen dutenez, arazoa da. Artikulu bat sor genezake beste « mendilerroa » Sierra edo Rangerekin lortzeko. Ondoren Mendilerro artikulua Mendikatez aldatuko dugu eta hasiko gara horrelakoa. «Mendikatea edo mendilerroa euren .....». Zer diozu ? -- Zorionecho 18 otsaila 2019, 09:17 (EOE)
Zuk proposatutakoa zentzuzkoa da, baina ezin dugu terminologia geuk asmatu (en:Wikipedia:NOR). Euskaraz baditugu terminologia erakundeak, eta horietara jo behar dugu.
Euskalterm terminologia banku publikoan begiratuta, definizio hauek dakartza:
«

Geografia > Geografia-entitateak > Orografia

eu mendikate

Definizioa : Mendiak nagusi izanik, hainbat elementu geografikoz (mendi, haran, ordoki, aintzira, etab.ez) osatutako multzoa, norabide orokor bat duena.

es cordillera

fr cordillère

en mountain range

»
«

Geografia > Geografia-entitateak > Orografia

eu mendilerro

Definizioa : Norabide orokor bat jarraitzen duen mendi-multzo edo azpimultzoa.

es sierra

fr sierra

en mountain chain

»
«

Geografia > Geografia-entitateak > Orografia

eu mendigune

Definizioa : Mendiak nagusi izanik, hainbat elementu geografikoz (mendi, haran, ordoki, aintzira, etab.ez) osatutako multzoa, norabide orokor bat ez duena.

es macizo

fr massif

en massif

»
Bestalde, mendigune esanahiarekin mazizo ez dago euskarazko terminotzat onartuta gaur egun (ikus Euskaltzaindiaren Hiztegia, Euskalterm, eta abar).
Beraz, taula honela utziko nuke:

Euskaraz Ingelesez Frantsesez Gaztelaniaz Adibidea
Mendia Mountain Montagne Montaña Anboto
Mendigune (geologia) Massif Massif (géologie) Macizo Bortzirietako mendigunea
Mendilerroa Mountain chain
Sierra (Herri hispanikoak bakarrik)
Massif de montagnes
Sierra (Herri hispanikoak bakarrik)
Sierra Latxagako mendilerroa, Aralar
Mendikatea (norabide jakin bat duena) / Mendigunea (norabide jakin bat ez duena) Mountain range / Cordillera Chaîne de montagnes / Massif (montagneux) / Cordillère Cordillera Pirinioak (mendikatea), Erdialdeko Mendigunea (mendigunea)
Beraz, azken taula hau onartuz gero, «Mendigune (geologia)» artikulu berria sortu beharko da. --Xabier Armendaritz   2019-02-18, 14:39 (UTC)
Ez dut ezer asmatu nahi, beste medilerroren definizioa bilatu nuen mendikate eta mendilerro lotuta daudelako berezitasunik gabe. Ez nago ados Hiztegiaren engelese (biak) eta frantsesezko (bat) itzulpenekin baina ez da larria... Utzi. Ondoren kontuz frantsesezko WP bertsioarekin, Sierra artikulua faltsua da, ez dago erreferentziarik eta massifentzat ez dago oraindik artikulurik. Ikusten baduzu Larousse Hiztegia, bi « massif » dira, geologikoa (mendigunea) eta mendilerroakoa. Éditions Larousse, Massif.
Niretzat taula hori ona da.-- Zorionecho 19 otsaila 2019, 01:03 (EOE)
  Kaixo, Xabier Armendaritzǃ , Massif de montagnes artikulua sortu dut, euskaraz itzuliko zenuke nahi baduzu eta mendilerroaren definizio hoberena emango zenuke. Ondo segi.-- Zorionecho 22 otsaila 2019, 09:04 (EOE)

Novempopulania 600 urtea mapa aldatu

Kaixo! Pirineoen iparraldean kokatutako Akitaniarrei buruzko paper bat idazten ari naiz, 5. eta 6. mendean espezifikoki kokatuta eta zure Novempopulaniako mapa ikusi dut; hala ere erreferentziak begiratzean (Hau) 4. mendeko mapa dela erakusten du eta Erromanizazioa mende bat edo bitan handitu egin zen, orduan erreferentzia gehiagorik bazeneukan jakin nahiko nuke; eskerrik asko.--SRAbian (eztabaida) 15:35, 1 iraila 2019 (CEST)Reply

Zoritxarrez ez daukat beste erreferentziarik, barkatu baina ezin dizut mende honen inguruan gehiago lagundu. Hurrengo mendeetarako mapa asko daude, baina 4. eta 6. mendeen artean, gutxi. Ondoren 7. mendean Baskoniako Dukerria izan zen. -- Zorionecho 1 iraila 2019, 21:01 (EOE) 03:01, 2 iraila 2019 (CEST)Reply

We sent you an e-mail aldatu

Hello Zorion,

Really sorry for the inconvenience. This is a gentle note to request that you check your email. We sent you a message titled "The Community Insights survey is coming!". If you have questions, email surveys@wikimedia.org.

You can see my explanation here.

MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:49, 25 iraila 2020 (CEST)Reply

Etxepare aldatu

Kaixo Zorion, zer moduz? Hiru erreferentzia eskaini ditut Etxeparerako. Ni oso estu nabil denboraz, horiek gehitu ditzakezu? hemen -Iñaki LL (eztabaida) 14:53, 20 urtarrila 2021 (CET)Reply

Finean @Iñaki LL: artikulua ezabatuko dute. Bi boto falta ziren. Gero arte. - Zorionecho 21 urtarrila 2021, 18:34 (EOE)
Gabon Zorion, bai. Iturriei buruzko FRWPko ikuspegi motza ez ezik, kontua da Etxepareren webgunetik sortu dela artikulua, eta lehen mailako iturrietatik ezin da artikulu bat osatu. Aurrerago bigarren mailako beste iturriren batek erakundeari buruz hitz egiten badu, berriz sor daiteke hilabete gutxi batzuen buruan, dagoeneko aurkitutako hiru iturrietan esaten denarekin batera, saiatu... -Iñaki LL (eztabaida) 00:04, 22 urtarrila 2021 (CET)Reply

Itzultzaile automatikoa aldatu

Kaixo Zorion! Perretxikoen inguruko artikuluak egiten ari zara, behar handia dugu eta, zorionak! Aipatu nahi nizun bi gauza: lehenengoa da argazkia duten eta hizkuntza gehienetan dauden perretxikoen zerrenda bat egin dudala Wikidatan: https://w.wiki/5Z2r. Bigarrena da posible dela artikulu pixka bat luzeagoak egitea itzultzaile automatikoa erabilita. Elia aukeratzen baduzu, oso emaitza ona lortuko duzu. Dudarik baduzu, galdetu lasai! Theklan (eztabaida) 13:44, 10 abuztua 2022 (CEST)Reply

  Kaixo, Theklanǃ ! Eskerrik asko zure informazioagatik. Izan ere, artikuluak prestatzen ditut ikusi nuelako beste lankide batek (José Ángel Urkia Goitia) artikuluak osatzen zituela. Ez naiz asko interesatzen perretxikoetan, baina zure proiektua hitz egin ahal diozu Joseri. Nik, batez ere Txantiloi:Euskal Herriko perretxiko eta onddoak zuzentzen eta betetzen dut. -- Zorionecho 10 abuztua 2022, 08:24 (EOE) 14:24, 10 abuztua 2022 (CEST)Reply