Niri pertsonalki gustatzen zait, orain dagoena baina polittagoa/erabilgarriagoa dela nahiko garbi dago. Orain artikuluen kopurua ikusten dudala... zenbatero aktualizatzen da zenbaki hori?? niri F5 normal batekin ez zait berritzen, ktrol+F5 egin beharra daukat. Ez dakit nere arazoa izango den edo denentzako hala den.

Niri asko gustatzen zait eta pare bat ekarpen egingo nituzke
  • Artikulu destakatua jartzeko nolabaiteko bozka jartzea.
  • Asteko kolaborazioa jartzea
  • Asteko itzulpenaren mobida jartzea
Nik horrela oso ondo egongo zela uste dut.—Theklan 21:00, 27 Urtarrila 2006 (UTC)
Artikulu nabarmendua ondo legoke, horretarako kategorien taula txikitu daiteke, ez da zaila, Txantiloi:Kategoriak aldatzea besterik ez da. Asteko kolaborazioa zailagoa ikusten dut, hemen bakoitza bere aldetik goaz gehienbat... Eta asteko itzulpena ba oso ondo legoke, baina lan handia da, artikuluak luze xamarrak izaten dira eta hau egiten hasi baino lehen (nire ustez) wikipediak eduki behar duen artikulu zerrenda amaitu beharko genuke, eta baita Euskal Herria, Euskara, eta hauekin zerikusia duten artikulu guztiak hobetu ere... - Renato Longo (Bai esan?) 21:17, 27 Urtarrila 2006 (UTC)
Bai, Renatorekin nago ados, lehendabizi zerrenda eta Euskal Herriarekin zerikusia duten artikuluak hobetu beharko genituzke. Agian, asteko kolaborazio edo laguntza horretan, Araba, Bizkaia edo hauetako artikulu bat ipini dezakegu. Hauek bukatutakoan, beste gaiekin hasiko ginateke.

Theklan, artikulu zenbakia momentuan ikusteko, Estatitistikera joan. Kabri, (erantzunak hemen) 10:27, 28 Urtarrila 2006 (UTC)

Noizko? aldatu

KAixo! Berehala (aste kontua da) 10.000 artikulura iritsi gaitezke eta ondo legoke data horretarako egotea azala... posible al da?—Theklan 16:11, 16 Maiatza 2006 (UTC)

Kategorien partea hobetzea falta zait... betea uste dut ondo dagoela.. ea laster egiten dudan... Kabri, (erantzunak hemen) 16:26, 16 Maiatza 2006 (UTC)
"Kabri/Azala" erabiltzailearen orrira bueltatu.